Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko eta xareko finalak, asteburuan
2022/03/16 | Lehiaketa
Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko du paleta argentinarreko jaialdia, larunbatean, 10:00etan: Kurpil Kirolak 2 eta Kurpil Kirolak 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako finalean, eta Ramuntxo 2 eta Kurpil Kirolak 2 ondoren, nagusien 1. mailakoan; ostiralean jokatuko dute xareko finala Behar Zana eta Ametsa 2 taldeek, 19:30ean, Irurako Ametsa trinketan
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak eta xarekoa izango dira ikusgai, asteburuan. Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko du paleta argentinarreko jaialdia, larunbatean, 10:00etatik aurrera; Kurpil Kirolak klubeko bi talde izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako finalean, eta Ramuntxo eta Kurpil lehiatuko dira ondoren, 1. mailako txapelaren bila. Xareko finala ostiralean izango da; Behar Zana eta Ametsa 2 taldeak lehiatuko dira txapelaren bila, 19:30ean, Irurako Ametsa trinketan. Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu bi jaialdiak:
Martxoak 19, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
1. Xare, nagusiak:
Paleta argentinarreko 2. mailan, Kurpil Kirolak 2 (Ramirez-Martinez) taldeak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, ligaxkan lehen postuan sailkatuta. Ramutxo 1 bigarren sailkatuak eta Kurpil Kirolak 1 hirugarrenak finalerdia jokatu behar izan zuten, beste txartela eskuratzeko: Kurpil Kirolak 1ek (Lazkano-Cruz) 30-21 irabazi zion Ramuntxo 1 taldeari (Portilla-Vila). 1. mailan, bestalde, Ramuntxo 2 (Mutuberria-Monserrat) 30-23 nagusitu zen Kurpil Kirolak 1 (Sorzabalbere-Arrospide) taldearen aurka jokatutako finalerdian. Eta beste finalerdian Kurpil Kirolak 2 (Sagarzazu-Almandoz) 30-22 gailendu zitzaion Ramuntxo 1 taldeari (Oiarbide-Pablos). Xareko lehiari dagokionean, Behar Zana (Maiza-Lopetegi) taldea ere zuzenean sailkatu da finalera, ligaxka lehen postuan amaituta. Ametsa 2 (Iturbe-Iturbe) bigarren sailkatuak eta Ametsa 1 (Isasa-Apeztegia) hiurgarrenak finalerdian neurtu behar izan zituzten indarrak, eta lehendabizikoek irabazi zuten, 40-28 emaitzarekin.
Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean dago ikusgai. |
|