Gipuzkoak Errioxako selekzioa hartuko du etxean GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian

2022/03/15 | Lehiaketa

Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak

Federazioen arteko GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldia jokatuko du, asteburuan, Gipuzkoak. Etxean jokatuko du, gainera, Errioxaren aurka. Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoakAlbiste honi erantsitako dokumentuan ikus daiteke Gipuzkoa eta Errioxaren arteko lehiaren kartelera zehatza, eta baita gainontzekoena ere.

 

 

5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute Araba, Bizkai, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako selekzioek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Errioxa hartuko du; laugarrenean, Bizkaia; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparralde. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Araban; eta hirugarrena, Nafarroan.

 

 

 

Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan, Araban.

 

 

 

Hona hemen egutegi osoa:

 

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 13 Iparralde Bizkaia
Araba


GIPUZKOA

Errioxa Nafarroa
2 MARTXOAK 20


Bizkaia

Araba
GIPUZKOA


Errioxa

Nafarroa Iparralde
3 MARTXOAK 28 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa Bizkaia
Iparralde Araba
4 APIRILAK 3 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa Araba
Iparralde Errioxa
5 APIRILAK 10


GIPUZKOA

Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
6 APIRILAK 24 FINALERDIAK
(Nafarroan eta Errioxan)
7 MAIATZAK  1 FINALAK
(Araban)

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joango gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak.

 

 

 

*Argazkiak: Eduardo Agirre.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba