Udaberri Sariko emakumezkoen gomazko paletako finala, ostiralean, Ikaztegietan

2022/03/10 | Lehiaketa

Nagusien kategoriako lehia jokatuko dute Hernanik eta Intxurre 2k, 20:15ean; Hondarribiak irabazi du Udaberriko lehendabiziko finala, zesta-puntakoa

Udaberri Sariko beste final bat izango da ikusgai asteburu honetan: emakumezkoen gomazko paletako nagusien kategoriako finala, hain zuzen ere. Hernani eta Intxurre 2 taldeak izango dira aurrez aurre, ostiralean, 20:15ean, Ikaztegietan:

 

 

 

Martxoak 11, ostirala, 20:15, Ikaztegieta-Udalekoa

 

1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusiak:
HERNANI (Eider Otaegi-Ekhine Balerdi-Eli Gutierrez)
INTXURRE 2 (Maddi Iturriotz-Nagore Murua)

 

 

 

Udaberri Sariko lehendabiziko finala, zesta-puntakoa, Hondarribia klubak irabazi du. Gazteleku eta Hondarribia 1 taldeak izan ziren aurrez aurre, joan den ostiralean, Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan, eta 20-30 nagusitu ziren bertakoak:

 

Martxoak 4, ostirala, 18:30, Hondarribia-Jostaldi


1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
GAZTELEKU (Hodei Zuriarrain-Beñat Barbero) 20
HONDARRIBIA 1 (Eneko Elduaien-Jon Zazpe) 30

 

 

 

Datorren jardunaldietan ere final ugari izango dira han-hemenka Udaberri Sarian.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke, hain justu, txapelketaren informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Gazteleku Pelota Elkartea (Andoain) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba