Hernani, Pagazpe eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz binaka
2022/03/09 | Lehiaketa
Kadete eta jubenil kategorietako finalak irabazi dituzte Hernaniko pilotariek, nagusien 2. mailako txapelak jantzi dituzte Pagazpe klubekoek, eta nagusien 1. mailakoak Behar Zanakoek
![]() Hernani, Pagazpe eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finaletan. Kadete kategoriako finala irabazi dute Hernaniko Iturbek eta Legarretak; jubenilena, klub bereko Jarak eta Manterolak; nagusien 2. mailako lehian nagusitu dira Pagazpeko Huizi eta Urruzola; eta, azkenik, nagusien 1. mailako txapelak eraman dituzte etxera Behar Zanako Maizek eta Urbietak.
Asteburuan Iruran jokatutako bi jaialdien xehetasunak, hemen:
Martxoak 5, larunbata, 18:30, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz binaka, jubenilak:
Martxoak 6, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa eskuz binaka atalean dago ikusgai.
*Argazkiak: Behar Zana Pelota Elkartea (Amasa-Villabona). |
|