Luisak (Behar Zana) eta Lertxundik (Orio) irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak
2022/02/22 | Lehiaketa
7aren barruan aritu dira: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Aratz Luisak, eta nagusien 2. mailakoa Lertxundik; datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan lehiatuko dira orain
![]() Behar Zana klubeko Aratz Luisak eta Orioko Aritz Lertxundik irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta larunbatean izan ziren ikusgai finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi zuen Aratz Luisak, Tolosako Mikel Goitiari irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Aritz Lertxundik, bere klubeko (Orio) Iban Aldalurren kontra. Hemen jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar
2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira. Nagusien 2. mailakoak izango dira lehenak hasten, otsailaren 27ko jardunaldian, eta ondoren gehituko zaizkie nagusien 1. mailakoak, martxoaren 6ko asteburuan. Bi finalak, hori bai, egun berean izango dira: apirilaren 10eko jardunaldian, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.
Lehia hauen guztien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean sartu. |
|