Ate joka da federazioen arteko GRABNI Txapelketa

2022/02/23 | Lehiaketa

Martxoaren 13ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Arabako, Bizkaiko, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 1eko asteburuan izango dira finalak

Azken denboraldi gorabeheratsuen ondoren, ate joka dugu 2022ko federazioen arteko GRABNI Txapelketa. Martxoaren 13ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak eta, harekin batera, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako ordezkaritzek.

 

 

 

Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Errioxa hartuko du; laugarrenean, Bizkaia; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparralde. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Araban; eta hirugarrena, Nafarroan.

Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Nafarroa eta Errioxa izango dira aurten egoitzak. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan izango dira ikusgai, Araban.

Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 13 Iparralde Bizkaia
Araba


GIPUZKOA

Errioxa Nafarroa
2 MARTXOAK 20


Bizkaia

Araba
GIPUZKOA


Errioxa

Nafarroa Iparralde
3 MARTXOAK 28 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa Bizkaia
Iparralde Araba
4 APIRILAK 3 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa Araba
Iparralde Errioxa
5 APIRILAK 10


GIPUZKOA

Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
6 APIRILAK 24 FINALERDIAK
(Nafarroan eta Errioxan)
7 MAIATZAK  1 FINALAK
(Araban)
 

 

 














Babesleak

Ir arriba