Eskola Kiroleko lehiaketei berrekiteko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak
2022/01/26 | Lehiaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako foru aginduan ebatzi du 2022ko urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko lehiaketei berriro ekitea Gipuzkoan; Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Errendimenduko Txapelketak otsailaren 6ko jardunaldian hasiko dira
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eskola Kiroleko lehiaketei berriketeko baimena eman du. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, kaleratutako foru aginduaren bitartez (2022-01-25), honakoa ebatzi du: "2022ko urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko lehiaketei berriro ekitea Gipuzkoan". Erantsitako dokumentuan irakur daiteke GFAren foru agindua.
Larunbatetik aurrera, beraz, matxan izango dira berriro eskola adineko lehiaketak (entrenamenduak ez zeuden debekatuta).
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Errendimenduko Txapelketei dagokienean, bai eskuz binakakoa bai zesta-puntakoa otsailaren 6ko jardunaldian hasiko dira. |
|