Lehendabiziko txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan, Behar Zanako Maiz eta Mundarroko Linaresentzat

2022/01/17 | Lehiaketa

Eskuz banakako nagusien 1. mailako finala irabazi du Maizek, eta nagusien 2. mailakoa Linaresek

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean, Iruran. Eta Behar Zana eta Mundarro klubek eraman dituzte aurreneko txapelak etxera: eskuz banakako nagusien 1. mailako finala irabazi zuen Behar Zanako Eneko Maizek, eta eskuz banakako nagusien 2. mailakoa Mundarroko John Linaresek:

 

 

Urtarrilak 15, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO (John Linares) 40 / AZKOITIA (Iñaki Azkoitia) 23

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
BEHAR ZANA (Eneko Maiz) 40 / EPLE (Ibon Taberna) 19

 

 

 

Eskuz banakako gainontzeko finalak, kadete eta jubenil kategorietakoak, hain zuzen ere, hilaren 30eko jardunaldian jokatuko dituzte; finalerdiak izango dira ikusgai asteburu honetan.

Gizonezkoen paleta argentinarreko lehia eta xarekoa ere jokoan dira.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba