Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehendabiziko finalak, larunbatean, Iruran

2022/01/12 | Lehiaketa

Nagusien 2. eta 1. mailako lehiak izango dira ikusgai, 16:30etik aurrera; jardunaldi honetan ere gizonezkoen paleta argentinarreko lehia (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak) hasiko dira

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, eskuz banakako lehiako bi final jokatuko dituzte, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan: nagusien 2. mailako partida lehenik, eta nagusien 1. mailakoa ondoren; 16:30ean hasiko da jaialdia (nagusien 1. mailan, gainera, iazko final bera errepikatuko da):

 

 

Urtarrilak 15, larunbata, 16:30, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: MUNDARRO (John Linares) / AZKOITIA (Iñaki Azkoitia)

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Eneko Maiz) / EPLE (Ibon Taberna)

 

 

 

Jardunaldi honetan, gainera, beste bi lehia ere hasiko dira Trinketeko Txapelketan: gizonezkoen paleta argentinarrekoa (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak).

Nagusien 1. eta 2. mailan lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 7 talde 2. mailan (multzo bakarra). Martxoaren 6ko asteburuan izango da nagusien 1. mailako finala, eta martxoaren 13koan 2. mailakoa.

Xareko lehia jubenil mailako 3 bikotek jokatuko dute. Eta finala otsailaren 5ean izango da.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba