Txapel gehiago Gipuzkoakoan, Oiangu, Errepala eta Lagunak klubentzat

2021/12/29 | Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, pala motzeko nagusien 1. eta 2. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Oiangu 2 taldeko eta Errepala 1eko pilotariek; eta eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean jantzi dute txapela Lagunak taldekoek

Oiangu, Errepala eta Lagunak klubek txapel gehiago gehitu dizkiete beraien palmaresei. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, pala motzeko nagusien 1. eta 2. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren, Oiangu 2 eta Errepala 1 taldeetako pilotariek. Eta Lagunak taldekoek eskuz binaka kadeteen 3. mailako finalean jantzi dute txapela.

 

 

Hauexek izan dira emaitzak:
 

 

 

Abenduak 26, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa


1. Pala motza, nagusiak 2. maila
ERREPALA 2 (Jon Begiristain-Mikel Begiristain) - 34
ERREPALA 1 (Aitor Brosa-Gabriel Sylvain Andueza) - 40

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
OIANGU 2 (Xabier Ibarguren-Oier Alkorta) - 40
EPLE 3 (Aitor Estefano-Ruben Pichel) - 22

 

Abenduak 26, igandea, 10:30, Elgoibar-Ikastola


4. Eskuz binaka, kadetak 3. maila
ABANTZU 1 (Julen Unanue-Unai Lizarralde) - 21
LAGUNAK (Eneko Etxaniz-Beñat Basurto) - 22

 

 

 

Bi lehien inguruko informazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Kadeteak 3. maila ataletan kontsulta daiteke. Pala motzeko finalen sari-banaketako irudiak ere ikusgai daude, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba