Gipuzkoako Txapelketako palako finala eta zesta-puntako banakakoak, asteburuan
2021/06/24 | Lehiaketa
Larunbatean ikusi ahal izango dira zesta-puntako banakako finalak, Mutrikun, eta igandean palakoa, Andoainen; joan den jardunaldian jokatutako gomazko paletako banakako finaletan, Belokiko Vianak eta Tolosako Arregik jantzi zituzten txapelak
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko azken finalak izango dira ikusgai, asteburuan: larunbatean, 17:00etan hasita, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, zesta-puntako banakako lehiak jokatuko dituzte; eta igandean, 11:30ean, Andoaingo Arraten, palako finalaz gozatzeko aukera izango da. Tokian tokiko edukiera eta segurtasun neurriak jarraituz, zaleek jaialdiez aurrez aurre gozatzeko aukera izango dute.
Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu bi jaialdiak:
Ekainak 26, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
Bestetik, joan den jardunaldian gomazko paletako banakako finalak (7aren barruan) jokatu zituzten, Azkoitian. Belokiko Josu Vianak jantzi zuen txapela 2. mailan, eta Tolosako Odei Arregik 1. mailan:
Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea
3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta bestelako xehetasunak.
*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat eta Zumarragako Beloki klubak. |
|