Azkoitiak eta Donostiak bigarren txapela nahi dute

2021/06/24 | Lehiaketa

Azkoitiak eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako gomazko paletako finala, igandean, 10:30ean, Villabonan; Donostiak lehendabiziko edizioa irabazi zuen, 2018koa, eta Azkoitiak bigarrena, 2019an

Azkoitiak eta Donostiak jokatuko dute 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako gomazko paletako finala, igandean, 10:30ean, Villabonako Behar Zana pilotalekuan. Bigarren txapelaren bila borrokatuko dira bi herriak; izan ere, jokatu diren 3 edizioetatik bana dute irabazita: Donostiak jantzi zuen txapela lehendabiziko edizioan, 2018an, eta Azkoitiarentzat izan zen bigarren ediziokoa, 2019koa (2020an ez zen Herriartekorik izan COVIDagatik). Berdinketa hautsiko du, beraz, igandeko finalak.

Aforo eta segurtasun neurriak betez, bi herrietako hainbat zalek jaialdia aurrez aurre ikusteko aukera izango dute.

 

 

 

Hauexek finalaren xehetasunak:

 

Ekainak 27, igandea, 10:30, Villabona-Behar Zana


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
AZKOITIA (Epelde) / DONOSTIA (Aroztegi)

2. Gomazko paleta, binaka:
AZKOITIA (Zabaleta-Juaristi) / DONOSTIA (Ubeda-Huegun)

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
AZKOITIA (Aizpuru) / DONOSTIA (Elejalde)

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Azkoitia txapelketa honetan: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta.

Eta ondorengoek Donostia: Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aritz Crespo, Xabier Elejalde, Kristobal Gastesi, Xabier Huegun, Iñaki Peluaga, Santiago Ubeda eta Mikel Urbieta.

 

 

 

Tolosa (azken edizioko txapeldunordea; Azkoitiaren aurka galdu zuen) eta Zarautz gelditu dira aurten finalaren atarian. 4-2 galdu zuen Tolosak Azkoitiaren kontra (3-0 galdu zuen joanekoan: 20-6, 20-8, 20-15; eta 2-1 irabazi itzulerakoan: 9-20, 20-11, 20-12). Zarautzek txapelketa utzi egin behar izan zuen finalerdietan eta, hala, Donostia zuzenean sailkatu zen finalera.

 

 

 

Bai Azkoitiak bai Donostiak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren 3 edizioetan hartu dute parte.

Esan bezala, bientzat bigarren finala da, eta biek jantzi zuten txapela jokatu zuten beste hitzorduan: Azkoitiak 2019ko edizioa Tolosaren aurka irabazi zuen, eta Donostiak 2018koa Azpeitiaren aurka.

Elkarren aurka jokatuko duten lehendabiziko finala izango da, beraz. Eta lehia estua espero da.

 

 

 

Zorte on denoi!

 

 

 

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba