Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak, igandean, Azkoitian
2021/06/17 | Lehiaketa
Beloki klubeko Josu Viana eta Loiolatarrako Xabier Arana izango dira aurrez aurre nagusien 2. mailako finalean, eta Tolosako Odei Arregik eta Azkoitiko Jokin Aizpuruk neurtuko dituzte indarrak nagusien 1. mailakoan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan lehendabiziko aldiz jokatu den lehia ere bukatzear da: gomazko paleta banaka 7aren barruan, hain zuzen ere. Igandean jokatuko dituzte finalak, Azkoitian; 10:00etan hasita, jaialdiko 2. partida izango da nagusien 2. mailakoa eta 3. partida nagusien 1. mailakoa (lehendabiziko norgehiagoka Udaberri Sariko gizonezkoen gomazko paletako finala izango da).
Indarrean dauden neurriak betez, final hauek ere ikuslerik gabe izango dira.
Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea
3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Gomazko paleta banaka 7 atalean ikus daitezke txapelketaren nondik norakoak. |
|