Udaberri Sariko finalak, asteburuan, Azkoitian eta Alegian
2021/06/16 | Lehiaketa
Azkoitian eskuz binakako norgehiagokak jokatuko dituzte ostiralean, eta gizonezkoen gomazko paletako finala igandean; Alegian, berriz, emakumezkoen gomazko paletakoa, igandean
![]() Asteburu honetan (2021-06-20) eta datorrenean (2021-06-27) jokatuko dituzte Udaberri Sariko finalak. Jardunaldi honetan, Azkoitian eta Alegian izango dira jaialdiak: Azkoitian eskuz binakako norgehiagokak jokatuko dituzte (kadeteak 1. maila eta jubenilak 1. maila), ostiralean, eta gizonezkoen gomazko paletako finala (nagusiak), igandean; Alegian, emakumezkoen gomazko paletakoa (jubenilak), igandean. Indarrean dauden neurriak jarraituz, oraingoan ere final guztiak ikuslerik gabe izango dira. Hemen jaialdi guztien xehetasunak:
Ekainak 18, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea
1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila:
2. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila:
Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea
Ekainak 20, igandea, 11:30, Alegia-Elorri
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurki daiteke Udaberri Sariaren inguruko informazio guztia. |
|