Herriarteko Eskuzko eta Gomazko Txapelketetan, finala zein herrik jokatuko duten argituko da

2021/06/17 | Lehiaketa

Eskuzko finala hilaren 26an izango da, 16:30ean, Idiazabalen; eta gomazko paletakoa hilaren 27an, 11:00etan, Donostiako Altza auzoan

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako eskuzko eta gomazko paletako finalak ere ate joka dira. Hain zuzen ere, asteburu honetan argituko da zein herri izango dira bi final horietan, finalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte.

Eskuz, Alegia, Astigarraga, Azpeitia eta Oiartzun dira finaleko txartelak lortzeko lehian. Joaneko jaialdietan, Azpeitiak 2-1 irabazi zion Astigarragari (22-2, 5-22, 22-14), eta Alegiak 0-3 galdu zuen Oiartzunen kontra (0-22, 16-22, 5-22). Finala hilaren 26an, larunbata, jokatuko dute sailkatuek, 16:30ean, Idiazabalen.

Gomazko paletaz, dagoeneko finalista bat erabakita dago: Donostia; izan ere, bere aurkari Zarautzek txapelketa utzi behar izan du. Azkoitia eta Tolosa lehiatuko dira beste txartelaren bila; Azkoitiak 3-0 irabazi zuen joanekoan (20-6, 20-8, 20-15). Finala hilaren 27an, igandea, izango da, 11:00etan, Donostiako Altza auzoan.

Indarrean dauden neurriak jarraituz, txapelketa hasi zenetik egin duten bezala, jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dituzte.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetako kartelera:

 

EKAINAK 18, OSTIRALA
 

- 19:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ALEGIA (eskua)

 

EKAINAK 19, LARUNBATA
 

- 10:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / AZPEITIA (eskua)

- 17:00, Irura-Udalekoa: TOLOSA / AZKOITIA (gomazko paleta)

 

EKAINAK 20, IGANDEA
 

- 11:00, Zumaia-Aitzuri: MUTRIKU / ZUMAIA (zesta-punta, FINALA)

 

 

 

2021eko edizioan, 16 herri aritu dira eskuz, 18 gomazko paletaz, 7 larruzko paleta eta pala motzez, eta 4 zesta-puntaz448 pilotarik eman zuen izena txapelketan: 216 eskuzko lehiarako120 gomazkorako61 larruzko paleta eta pala motzekorako, eta 51 zesta-puntakorako. Hauexek dira parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bergara
  11. Bidania-Goiatz
  12. Hernani
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Amasa-Villabona
  3. Andoain
  4. Anoeta
  5. Astigarraga
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Deba
  9. Donostia
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Mutriku
  13. Orio
  14. Soraluze
  15. Tolosa
  16. Zarautz
  17. Zestoa
  18. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Olaberria
  7. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

Eskuz, aurreko edizioan (2019) baino hiru herri gutxiago aritu dira aurten, 16: Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Asteasu eta Donostia ez dira izan; eta Alegia eta Amezketa izan dira talde berriak.

Gomazko paletaz, bi herri gehiago aritu dira lehian, 18: aurten ez dute jokatu Elgoibarrek, Irunek, Usurbilek eta Zumaiak; eta bai, ordea, Amasa-Villabonak, Debak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumarragak.

Palako lehian, 7 herrik hartu dute parte, aurrekoan (2019) baina bat gutxiago: Lazkao ez da aritu.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 4 herri aritu dira, aurreko edizioko (2019) berberak.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa (2019) Astigarragak irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak eta Andoainek (aurtengo edizioa irabazita) dituze txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde Donostia, eta 5 aldiz Andoain); Olaberria da hurrengoa, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde); eta gero Errenteria, 5 txapelekin (4 ediziotan txapeldunorde, azkena aurten). 

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa (2019) Mutrikuk irabazi zuen, eta Donostia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak eta Azkoitiak dute txapel bana. Eta Azpeitia eta Tolosa izan ziren, hurrenez hurren, 2018ko eta 2019ko edizioetako txapeldunordeak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba