Beste bi txapel Mundarrorentzat Gipuzkoako lau terdiko Txapelketan

2021/05/10 | Lehiaketa

Kadeteen 2. mailako finala irabazi zion Astigarragako klubeko Goņik Bergarako Lazpiurri; eta nagusien 1. mailako finalean, Lapke klubeko Senarren ez agertzea dela-eta Mundarroko Expositok jantzi zuen txapela

Eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatu ziren, atzo (2021-05-09), Donostiako Atano III.a pilotalekuan; eta Mundarro klubeko pilotariek jantzi zituzten bi txapelak. Kadeteen 2. mailako finalean, Astigarragako klubeko Goñik 22-6 irabazi zion Bergarako Lazpiurri; eta nagusien 1. mailako finalera ezin izan zuen azaldu Lapke klubeko Senarrek eta, hortaz, Mundarroko Expositok eraman zuen txapela etxera.

 

 

Maiatzak 9, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Xuban Goñi 22 / BERGARA-Josu Lazpiur 6

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Hodei Exposito 22 / LAPKE-Beñat Senar 0 (EA)

 

 

 

 

Bestetik, emakumezkoen txanda izango da orain Gipuzkoako lau t'erdiko Txapelketan (nahiz eta bakar batzuk orain arte gizonezkoekin batera lehiatu, eta baita finalen bat jokatu ere).

Hain zuzen ere, datorren asteburuan (2021-05-16) ekingo diote lehiari, jubeniletan zein nagusietan. Perlines (Ataun), Barrocal (Bergara), Arraiza (Izurun) eta Zubizarreta (Plaza Emakumeak) pilotariek jokatuko dute jubeniletan. Eta Mendizabal (Gazteleku), Bergara (Izurun) eta Larrarte (Su-Berri) ariko dira nagusietan.

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik bi kategorietan. Eta ekainaren 13ko jardunaldian izango dira finalak.

 

 

 

 

Eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketari buruzko infomazio guztia Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean dago eskuragarri. Eta hainbat irudi bilduma daude ikusgai Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba