Txost eta Zubieta 1 taldeek jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala, larunbatean
2021/03/24 | Lehiaketa
17:00etan hasiko da norgehiagoka, Zubietako frontoian
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala jokatuko dute, larunbatean, Txost eta Zubieta 1 taldeek. 2018-19 denboraldiko finala errepikatuko da; Oiartzungoek 40-33 irabazi zieten orduan Zubietakoei. Aurreko denboraldian, berriz, Txost klubeko bi talde ziren nor baino nor aritzekoak; baina COVID-19k sortutako itxialdiagatik lehenik, eta pandemia egoeragatik ondoren, jokatu gabe gelditu zen 2019-20ko finala. Aurtengo denboraldia ere gorabeheratsua izaten ari da, baina lortu da azken txanpara iristea; eta, gauzak ondo, eta ikuslerik gabe bada ere, Zubietako frontoiak hartuko du larunbatean finala, 17:00etan.
Martxoak 27, larunbata, 17:00, Zubieta-Udalekoa
Ligaxka lehen postuan bukatuta, zuzenean sailkatu da finalera Txost taldea. Zubieta 1 (bigarren sailkatua) eta Zubieta 3 (hirugarren) taldeek finalerdia jokatu behar izan dute eta, 40-35 irabazita, Zubieta 1ek lortu du finalerako beste txartela.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak. |
|