Zuzendaritza Batzorderako hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatu du Hauteskunde Batzordeak
2020/12/10 | Hauteskundeak
Era berean, aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu du; epe hori hilaren 15ean, asteartea, bukatuko da
Bukatzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Gaur (2020-12-10), zehazki, Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea bukatu da. Hauteskunde Batzordeak, bildurik, ondorengo akordioak hartu ditu:
Hauexek dira, hain zuzen ere, aurkeztu den hautagaitza bakarraren kideak:
Esan bezala, hilaren 15ean bukatuko da erreklamazioak egiteko epea. Egun horretan, erreklamazioak erabaki eta hautagaitza behin betiko aldarrikatuko du Hauteskunde Batzordeak. Izan ere, hilaren 16a izango litzateke hauteskunde eguna, baina hautagaitza bakarra egonik ez da beharrezkoa hauteskundeak egitea eta hautagaitza zuzenean aldarrikatzen da.
Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||