Hasi da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde prozesua
2020/11/18 | Hauteskundeak
Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Urriaren 21ean deitutako Batzar Ekonomikoan, Hauteskunde Batzordea eratzeko zozketa egin zen. Behin hiru estamentuetako ordezkariak aukeratuta -klubak, pilotariak eta epaileak-, azaroaren 16n bildu zen Hauteskunde Batzordea. Bertan ondorengo erabakiak hartu zituen, eta prozesuari hasiera eman, era horretan:
-
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak deitzea
-
Batzarkide kopurua jartzea
-
Hauteskunde errolda onartzea
-
Hauteskunde egutegia onartzea
-
Hauteskunde Mahaiko kideak eta bere ordezkoak izendatzea
-
Hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori azaroaren 19an amaituko da
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
-
2020/11/16. Hauteskunde Batzordearen bilera. Hauteskundeetarako deialdia egitea
-
2020/11/19. Hauteskunde erroldari eta egutegiari aurkeztutako alegazioak Hauteskunde Batzordeak ebaztea. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea. Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea
-
2020/11/25. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea
-
2020/12/01. Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak
-
2020/12/04. Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epa hastea
-
2020/12/10. Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea. Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea
-
2020/12/15. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea. Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak erabaki eta hautagaiak behin betiko aldarrikatzea
-
2020/12/16. Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero; hautagai bakarra aurkeztuz gero ez da hauteskunderik egin behar izango eta zuzenean aldarrikatuko da)
Dokumentazio guztia aurrez aurre kontsultatu nahi duenak, federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia). Aurten, osasun egoera dela eta, hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak (goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean).
Gipuzkoapilota.eus webgunean ere joango gara hauteskunde prozesuari buruz informatzen. Eta Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean ere kontsultatu daiteke dokumentazioa.
|
|