Lege-oharra
http://gipuzkoapilota.eus webgunea (aurrerantzean “webgunea”) GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN jabetzakoa da (IFZ: 20129409; egoitza soziala: Anoeta pasealekua (KIROL ETXEA), 5 - 20014 Donostia (Gipuzkoa); Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistro zenbakia: 26).
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ongietorria ematen dizu eta webgune honen erabilera-baldintza orokorrak (aurrerantzean "erabilera-baldintza orokorrak”) arretaz irakurtzeko gonbita egiten dizu. Bertan, gure webgunean zehar nabigatzen duzunean aplikagarriak izango diren zehaztapen eta baldintzak jasotzen dira, dagokion araudian ezarritakoaren arabera. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK aukera izango du etorkizunean erabilera-baldintza hauek aldatzeko, eta beraz, aldizka bisitatzeko gomendatzen dizugu, modu horretan egin ditugun aldaketa guztien jakitun izan zaitezen.
1. Xedea
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK, webgune honetako edukien bitartez, erakundeari buruzko doako informazio argia ematen die erabiltzaileei. Erakundearen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan Euskal Pilota praktikatzea sustatzea, bultzatzea, baimentzea eta antolatzea. Gure jarduera-eremuak kirol federatua, eskolakoa eta jolasekoa hartzen ditu bere baitan.
Webgune honetara sartzeak edo webgunea beste edozein modutara erabiltzeak “erabiltzaile” bihurtzen zaitu, eta berekin dakar erabilera-baldintza guzti-guztiak erabat onartzea. Alabaina, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK eskubidea izango du baldintza horiek edozein unetan aldatzeko. Horrenbestez, erabiltzailearen ardura izango da webgunera sartzen den bakoitzean indarrean dauden erabilera-baldintza orokorrak arretaz irakurtzea. Gauzak horrela, hemen ezarritako zerbaitekin ados ez egotekotan, webgunea erabiltzeari utzi beharko zaio.
Halaber, erabiltzaileari ohartarazten zaio, batzuetan, baldintza bereziak ezar daitezkeela webgune honetako eduki eta/edo zerbitzu espezifikoak erabiltzeko. Kasu horretan, eduki edo zerbitzu horiek erabiltzeak berekin ekarriko du arestian aipatutako baldintza bereziak onartzea.
2. Jabetza industrial eta intelektuala
Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du webgunean dauden eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak edo industria- eta/edo merkataritza-erabilera izan dezakeen bestelako edozein zeinu jabetza intelektualaren eskubideen menpe daudela, baita orrialdean dauden eduki eta/edo bestelako edozein elementuren sinbolo bereizgarriak ere; izan ere, industria- eta jabetza-eskubide guztiak GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOARENAK eta/edo hirugarrenenak dira, eta, hori horrela, trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dute. Horregatik guztiagatik, erabiltzaileak eduki horiek ez erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, publikoki edo bestelako edozein modutan eskuragarri jartzeko, eraldatzeko edo aldatzeko konpromisoa hartzen du. Zentzu horretan, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA salbuetsita egongo da betebehar horiek ez betetzetik eratorritako edozein erreklamazioren aurrean erantzun beharretik. Webgunera sartzeak ez du berekin ekartzen eskubide horien gaineko uko, eskualdatze, lizentzia edo emakida oso edo partzialik, salbu eta espresuki kontrakoa adierazten bada. Webguneko erabilera- baldintza orokorrek ez diote baldintza hauetan espresuki adierazitako eskubideetatik haratago doan eskubiderik ematen erabiltzaileari webgunea eta/edo bertan jasotako edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzeko. Edozein eskubideren bestelako erabilera edo ustiaketa oro GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK edo eragindako eskubideen titular den hirugarrenak aurretiaz eta berariaz emandako baimen espezifikoaren mende egongo da.
Webgune honetako edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailurako programak, iturburu-kodeak eta, oro har, edozein sorkuntza intelektual eta webgunea bera, multimedia obra artistikoa den aldetik, egile-eskubide gisa babesten ditu jabetza intelektualaren arloko legeriak. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA da webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementu guztien jabea, barne hartuta menuak, nabigazio-botoiak, HTML kodea, testuak, irudia, testurak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki; edozein kasutan, dagokion baimena du elementu horiek erabiltzeko. Webguneko edukia ezin izango da informazioa berreskuratzeko inongo sistemaren bitartez osorik edo partzialki erreproduzitu, transmititu edo erregistratu, inongo forma edo baliabideren bitartez, salbu eta aipatutako erakundearen aurretiazko idatzizko baimena badu horretarako.
Halaber, debekatuta dago copyrighta ezabatzea, saihestea eta/edo manipulatzea, baita babeserako gailu teknikoak edo edukietan egon litekeen bestelako edozein informazio-mekanismo ere. Webgune honetako erabiltzaileak konpromisoa hartzen du arestian adierazitako eskubideak errespetatu eta eskubide horiek kalte ditzakeen jarduera oso saihesteko. Edozein kasutan, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK dagozkion bitarteko edo ekintza legalak abiaraziko ditu legez dagozkion jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesteko.
3. Webgunearen erabiltzailearen betebeharrak eta erantzukizunak
Erabiltzaileak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
- Webgunearen eta haren eduki eta zerbitzuen erabilera egokia eta legezkoa egitea, honako hauen arabera: (i) unean-unean aplikagarria den legeria; (ii) webgunearen erabilera-baldintza orokorrak; (iii) oro har onartutako morala eta ohitura onak eta (iv) ordena publikoa.
- Webgunera sartzeko beharrezkoak diren bitarteko eta betekizun tekniko guztiak eskuratzea edo betetzea.
- Egiazko informazioa ematea webguneko inprimakiak datu pertsonalekin betetzean, eta eguneratuta izatea datu horiek, erabiltzailearen unean uneko egoerarekin bat etor daitezen. Erabiltzailearena izango da egiten dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen eta emandako informazioak GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOARI edo hirugarrenei eragiten dizkien ondorioen gaineko erantzukizun oro.
Aurreko atalean adierazitakoari kalterik egin gabe, erabiltzaileak honako hauek ere saihestu beharko ditu:
- Webgunearen edo haren edukien erabilera ez-baimendu edo iruzurrezkoa egitea legez kanpoko, erabilera-baldintza orokor hauetan berariaz debekatutako, hirugarrenen eskubideak edo interesen kalterako edo edozein modutan zerbitzuen edo dokumentuen, fitxategien edo edozein informatika-ekipotan biltegiratutako mota guztietako edukien ohiko erabilera kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, narriatu edo ekidin dezaketen helburu edo ondoreekin.
- Webguneko eremu mugatuetara sartzea edo sartzen saiatzea, sartzeko baldintzak bete gabe.
- Webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea.
- GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo bestelako sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea edo zabaltzea.
- GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN, hirugarren hornitzaileen eta bestelako erabiltzaileen datuak atzitzen, erabiltzen eta/edo manipulatzen saiatzea.
- Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, zabaltzea, eskura jartzea edo beste edozein modutan jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, betiere eskubide horien titularrak ez badu horretarako baimenik eman edo ez badago legez baimenduta.
- Jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren eskubideari buruzko oharrak ezabatzea, ezkutatzea edo manipulatzea, edo GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN edo edukietan parte hartu duten hirugarrenen eskubideen gaineko identifikazio-datuak, baita babeserako gailu teknikoak edo edukietan sar daitezkeen bestelako informazio-mekanismoak ere.
- Edukiak eskuratzea eta edukiak eskuratzen saiatzea, horretarako, dagokionaren arabera, eduki horiek jasotzen dituzten webguneetan eskuragarri jarri diren edo espresuki adierazi diren prozedura ezberdinak edo, oro har, normalean Interneten erabiltzen direnak erabiliz, ez dutelako webgunea eta/edo edukiak kaltetzeko edo baliogabetzeko arriskurik.
- Hain zuzen, erabiltzaileak hitzematen du (modu adierazgarrian eta guztiz zehaztu gabe) ez duela transmitituko, zabalduko edo hirugarrenen esku jarriko baldintza hauek betetzen dituen informazio, datu, eduki, mezu, grafiko, marrazki, soinu- eta/edo irudi-artxibo, argazki, grabazio, software eta, oro har, inolako materialik honako helburu edo ezaugarriekin:
- Konstituzioak, nazioarteko itunak eta gainerako legeak ezartzen dituzten oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak kaltetzea, gutxiestea edo erasotzea.
- Delituzkoak, iraingarriak, difamaziozkoak, belzgarriak, biolentoak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohituren edo ordena publikoaren kontrakoak diren jarduketak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.
- Sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, sinesmenengatik, adinagatik edo norberaren egoeragatik sortutako diskriminaziozko jarduketak, jarrerak edo pentsamenduak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.
- Delituzkoak, biolentoak, iraingarriak, kaltegarriak, umilgarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohituren edo ordena publikoaren kontrakoak diren produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak barne hartzea, eskaintzea edo horietarako sarbidea ematea.
- Antsietate- edo beldur-egoera onartezina eragitea edo eragiteko gai izatea.
- Osasunerako eta oreka psikikorako arriskutsuak diren, arriskuak eragin ditzaketen edo kaltegarriak diren jarduerak egitea sustatzea edo bultzatzea.
- GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren babesaren gaineko legeriak babestea eta eman nahi zaion erabilera aurretiaz baimenduta ez egotea.
- Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo pertsonen irudirako eskubidearen kontrakoa izatea.
- Edozein motatako publizitatea egitea.
- Webgunearen ohiko funtzionamendua oztopatzen duen birus edo programa motaren bat izatea.
Erabilera-baldintza hauetan ezarritako betebeharren bat modu zabar edo engainagarrian betetzen ez bada, ez-betetze horrek GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOARI eragin diezazkiokeen kalte eta galeren erantzule izango da erabiltzailea.
4. Erantzukizunak
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du bermatzen webguneko elementuak eta informazioa era jarraituan kontsultatu ahal izango direnik, ez eta horiek ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direnik ere. Izan ere, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN kontroletik kanpoko faktore edo elementuek webguneko edukiak galarazi, zaildu edo eten litzakete.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen eskainitako eduki edo informazioen ondorioz har litezkeen erabakien gaineko erantzukizuna.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK zerbitzua eten dezake edo erabiltzailearekiko harremana berehala ezezta dezake, hautematen badu webgunea erabilera-baldintza orokor hauetan xedatutakoaren kontra erabiltzen ari dela. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez ditu bere gain hartzen webgunearen erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalteak, galerak, erreklamazioak edo gastuak. Kalte horiek eragin ditzaketen edukiak ahal bezain laster ezabatzeko ardura izango du, besterik ez, horren berri ematen zaionean. Bereziki, ez du erantzukizunik izango jarraian zerrendatutako jardueren ondoriozko kalteen kasuan, besteak beste:
- Interferentziak, etenaldiak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta sareetako akats, gainkarga eta erroreen ondoriozkoak, edo GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN kontroletik kanpoko beste edozein kausak eragindakoak.
- Edozein motatako programa gaiztoen bidezko sarrera legez kanpokoa, edozein komunikazio motaren bidez eginikoa, hala nola birus informatikoak edo bestelakoak.
- Webgunearen gehiegizko erabilera desegokia.
- Segurtasun- edo nabigazio-akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren edo eguneratu gabeko bertsioen erabileraren ondoriozkoak. Administratzaileek beretzat gordetzen dute webgune honetako edozein eduki edo informazio partzialki edo oso-osorik kentzeko eskubidea.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileek webgunea gaizki erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein motatako kalte-galeraren inguruan. Era berean, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango datuak jasotzeko inprimakien bidez jasotzen den eduki eta informazioen gainean, horien xede bakarra izanik kontsultak eta zalantzak argitzeko zerbitzua ematea edo aurreikusitako helburuetarako. Bestalde, zerbitzu horien okerreko edo legez kanpoko erabilerak kalte-galerak eragingo balitu, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK kalte-ordaina eskatu ahal izango dio erabiltzaileari.
Zuk GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA defendatuko duzu, kalte-ordainak ordainduko dizkiozu eta edozein erantzukizunetatik libre utziko duzu, webgunerako zure sarbidearen ondorioz hirugarrenek aurkeztutako erreklamazio, ekintza eta auziei dagokienez. Gainera, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOARI kalte-ordaina ordainduko diozu baldin eta «robot»-ak, «spider»-ak, «crawler»-ak edo antzeko tresnak erabiltzen badituzu webgunetik informazioa edo datuak ateratzeko edo lortzeko, eta horrek karga neurrigabea eragiten badio webgunearen funtzionamenduari.
5. Hiperestekak
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN webgunea edo horren edukiak inola ere ez erreproduzitzeko, ezta hiperesteka bidez ere, salbu eta GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK baimena espresuki eta idatziz ematen badio.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN webguneak baditu hirugarrenek kudeatutako webguneetarako hiperestekak. Horri dagokionez, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen webgune horien edukia, eta ez da webgune horietan hirugarrenek eskain ditzaketen zerbitzu eta/edo informazioaren bermatzailea edo eskaintzailea.
Erabiltzaileari eskubide mugatu, ezeztagarri eta ez-esklusiboa ematen zaio webgunearen orri nagusirako estekak egiteko, erabilera pribatu eta ez-komertzialerako bakar-bakarrik. Gure webgunerako esteka duten webguneek (i) ezingo dute aditzera eman GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK beren webgunea edo zerbitzuak edo produktuak gomendatzen dituela; (ii) ezingo dute GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREKIN duten harremanari buruzko datu faltsurik eman, ez eta GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK esteka baimendu duenik adierazi ere, eta ezingo dituzte erabili GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAREN markak, izenak, izen komertzialak, logotipoak edo bestelako bereizgarriak; (iii) ezingo dituzte bertan txertatu gustu txarreko edukiak, eduki lizunak, iraingarriak, polemikoak, sexu, arraza edo erlijioagatik indarkeria edo diskriminazioa sustatzen dutenak, ordena publikoaren kontrakoak edo legez kanpokoak; (iv) ezingo dute webguneko orri nagusiaz bestelakoetarako estekarik egin; (v) webgunearen izen bera erabiliz egin beharko dute esteka, halako moldez non esteka gauzatzen duen webguneak ez duen webgunea bere «frame» baten barruan erreproduzitzen edo webgunearen orrietako edozeinen «browser» bat sortzen. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK webguneko esteka kentzeko eskatu ahal izango du edozein unetan, eta, horren ondoren, berehala kendu beharko da esteka hori. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ezin ditu kontrolatu webgunerako esteka duten beste webgune batzuetan ematen diren informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak.
Ondorioz, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik onartuko webgune horietako edozein alderdiri dagokionez.
6. Datuen babesa
Harremanetarako inprimakiak erabili ahal izateko, erabiltzaileek datu pertsonal batzuk eman behar dituzte aurretik. Horretarako, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK Datuak Babesteko Europako 679/2016 Erregelamendu Orokorraren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera tratatuko ditu datu pertsonalak. Erabiltzaileak pribatutasun-politika zehatza eskuragarri du webgune honetan.
7. Cookieak
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK beretzat gordetzen du webgunean «cookie» teknologia erabiltzeko eskubidea, zu ohiko erabiltzaile gisa identifikatzeko eta webgunearen erabilera pertsonalizatzeko eduki esanguratsu edo zehatzagoak eskaintzeko. Webguneak edo haren izenean jarduten duen hirugarrenak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimoekin eta beren ordenagailuarekin lotzen dira soilik; ez dute erabiltzaileen datu pertsonalik ematen.
Cookieak fitxategi batzuk dira, web-zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkionak, erabiltzaileak webgune jakin batean zer-nolako nabigazioa duen erregistratzeko, erabiltzaileak horretarako baimena ematen duenean. Aldi berean, cookieak ezabatzeko aukera duzu. Horretarako, zure nabigatzailearen erabilerarako jarraibideak kontsultatu beharko dituzu.
Cookieei esker, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK erabiltzailearen ordenagailuan erabilitako nabigatzailea ezagutzen du, eta, horrela, erabiltzailearen lehentasunen eta profil demografikoen araberako nabigazioa eta publizitatea eskain dezake, eta bisitaldiak eta trafikoaren parametroak neur ditzake, sarbideen bilakaera eta kopurua kontrolatuta. Informazio gehiago gure cookie-politikan.
Era berean, http://gipuzkoapilota.eus helbidean nabigatzean, identifikaziokoak ez diren datuak jaso daitezke, besteak beste, IP helbidea, geolokalizazioa, zerbitzuak eta guneak erabiltzeko moduaren erregistroa, nabigazio-ohiturak eta zu identifikatzeko erabili ezin diren beste datu batzuk.
Webguneak hirugarrenen analisi-zerbitzu hauek erabiltzen ditu:
Google Analytics.
Google AdSense.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK datu estatistikoak lortzeko, joerak aztertzeko, gunea administratzeko, nabigazio-patroiak aztertzeko eta informazio demografikoa biltzeko erabiltzen du lortutako informazioa.
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du bere gain hartzen webguneko esteken bidez sar zaitezkeen beste webguneek egiten duten datu pertsonalen tratamenduaren ardura.
8. Iraupena eta amaiera
Webgune honen zerbitzuak, printzipioz, denbora-mugarik gabe eskainiko dira. Hala ere, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK atari honetako edozein zerbitzu amaiarazi edo eten dezake. Ahal denean, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK zerbitzu jakin baten amaiera edo etetearen berri emango du.
9. Adierazpenak eta bermeak
Oro har, webguneko eduki eta zerbitzuak informazioa emateko xedearekin eskaintzen dira. Ondorioz, horiek eskaintzean, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du webgunean jasotako produktuen inguruko bermerik edo adierazpenik egiten (besteak beste, legezkotasunari, fidagarritasunari, erabilgarritasunari, egiazkotasunari, zehaztasunari edo merkaturatzeko ahalmenari dagozkion bermeak, besteak beste, salbu eta legez adierazpen eta berme horiek salbuetsi ezin daitezkeenean).
10. Ezinbesteko kasuak
GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK ez du erantzukizunik izango zerbitzua emateko ezintasunik badago, horren arrazoi badira elektrizitate-horniduraren edo telekomunikazio-lineen etenaldi luzeak, gatazka sozialak, grebak, matxinadak, eztandak, uholdeak, Gobernuaren ekintzak eta omisioak eta, oro har, ezinbesteko edo ustekabeko bestelako kasuak.
11. Auzien ebazpena. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Erabilera-baldintza orokor hauek, bai eta webgunearen erabilera ere, Espainiako legeriaren arabera arautuko dira. Edozein auzi Donostiako (Gipuzkoa) auzitegietan ebatziko da.
Erabilera-baldintza orokor hauetako klausularen bat aplikaezina edo ezdeusa izango balitz legeria aplikagarriaren ondorioz edo justiziaren edo administrazioaren ebazpen baten ondorioz, aplikaezintasun edo ezdeustasun horrek ez du ekarriko erabilera-baldintza orokor hauek aplikaezin edo ezdeus bihurtzea. Kasu horietan, GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOAK estipulazio hori baliagarria eta aplikagarria den beste batekin ordeztuko du eta, posible den heinean, jatorrizko estipulazioaren xede eta asmo bera duen idazketa bat erabiliko du.