Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bulegoa itxita, martxoaren 16tik

2020/03/13 | Lehiaketa

Koronabirusa (COVID-19) dela-eta egungo egoera ikusita, eta prebentzio neurri gisa hartu du ixteko erabakia; aurrez aurreko harrerarik ez da izango, beraz; baina arreta telefonoz bermatuko da, bi telefono zenbaki berrirekin, ohiko ordutegian

Koronabirusa (COVID-19) dela-eta egungo egoera ikusita, eta prebentzio neurri gisa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bere bulegoa ixtea erabaki du, martxoaren 16tik aurrera, eta epe finkorik gabe.

 

 

Hala, ez da aurrez aurreko harrerarik izango.

 

 

Dena den, arreta telefono bidez bermatuta egongo da, ohiko ordutegian (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; arratsaldez, astelehen eta asteartean, 17:00etatik 20:00etara, eta astezkenetan, 16:00etatik 19:00etara).

Telefono zenbakiak, baina, berriak dira: goizeko arretarako 621 33 26 60, eta arratsaldekorako 693 05 91 21.

 

 

Barka eragozpenak eta ondo izan.

 

 

 

 

*Argazkiak: Donostia Sustapena

 

 

 










Ir arriba