Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, Zarautzen, Deban eta Mutrikun

2020/03/04 | Lehiaketa

Gomazko paletako lehiak izango dira ikusgai Zarautzen, ostiral iluntzean; Deban larruzko paletako finala jokatuko dute, larunbat goizean; eta Mutrikun zesta-puntakoa, larunbat arratsaldean

Udaberri Sariko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Zarautzen, Deban eta Mutrikun. Gomazko paletako lehiak (mutil nagusien 1. mailakoa eta neska jubenilena) hartuko ditu Zarautzek, ostiral iluntzean. Deban larruzko paletako finala jokatuko dute, larunbat goizean. Eta Mutrikun, azkenik, zesta-puntako norgehiagoka izango da jokoan, larunbat arratsaldean.

 

 

 

Ondoren laburbildu ditugu finalen hiru jaialdiak:

 

 

Martxoak 6, ostirala,  20:00, Zarautz-Aritzbatalde


1. Gomazko paleta, nagusien 1. maila, gizonezkoak:
ZARAUTZ 2 (Zabala-Elizondo) /  DANOK BAT 1 (Arrizabalaga-Garalde)

2. Gomazko paleta, jubenilak, emakumezkoak: 
INTXURRE 1 (Agirre-Olano) / ZUMAIA (Etxaide-Azkue)

 

Martxoak 7, larunbata, 11:00, Deba-Aldats


1. Larruzko paleta, nagusiak:
TOLOSA (Iraola-Laamirni) / EUSKAL JOLAS 2 (Badiola-Aristi)

 

Martxoak 7, larunbata, 19:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta, kadeteak: 
DANOK BAT (Zubizarreta-Ansola) / DONOSTIA JAI ALAI (Merino-Alberro-Ruiz Zeberio)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. 

 

 

 










Ir arriba