Arrieta-Mendizabalek eta Tolosa-Arraizak irabazi dute Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketa

2020/02/18 | Lehiaketa

1. eta 2. mailako finaletan nagusitu dira, hurrenez hurren; 10 bikote lehiatu dira bigarren edizio honetan

Eneritz Arrieta-Maddi Mendizabal eta Maite Tolosa-Mirian Arraiza bikoteek irabazi dute Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. 1. eta 2. mailako finaletan nagusitu zitzaizkien, hurrenez hurren, Patri Espinar-Nora Mendizabal eta Maddi Barrocal-Naroa Agirre bikoteei. Zestoan jokatu zituzten, joan den ostiralean (2020-02-14), bigarren edizioko finalak, giro bikainean. Hauexek jaialdiaren xehetasunak: 

 

 

Otsailak 14, ostirala, 19:00, Zestoa-Gurutzeaga

 

1. Eskuz binaka, 2. maila:
Maddi BARROCAL-Naroa AGIRRE 10 / Maite TOLOSA-Mirian ARRAIZA 22

2. Eskuz binaka, 1. maila:
Patri ESPINAR-Nora MENDIZABAL 21 / Eneritz ARRIETA-Maddi MENDIZABAL 22

 

 

 

Patri Espinar (1. maila), Nora Mendizabal (1. maila) eta Naroa Agirre (2. maila) pilotarientzat bigarren finala zen Emakumea Pilotari Txapelketan, baina hirurak txapelik gabe gelditu dira. 1. edizioan ere ihes egin zien txapelak Mendizabali eta Agirreri; Espinarrek lortu zuen 1. mailakoa (aurten bikote izan duen Nora Mendizabalen aurka, hain zuzen ere).

 

 

 

Guztira, 10 bikote lehiatu dira aurtengoan (5 1. mailan, eta beste 5 2. mailan):


1. maila

  • Espinar-Nora Mendizabal
  • Larrarte-Badiola
  • Araiztegi-Orbegozo
  • Arrieta-Maddi Mendizabal
  • Bergara-Arrillaga
     

2. maila

  • Zubizarreta-Etxeberria
  • Tolosa-Arraiza
  • Maddi Unanue-Oihana Unanue
  • Barrocal-Agirre
  • Arteaga-Ugartemendia

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba