Dena prest federazioen arteko GRABNI Txapelketarako

2020/02/20 | Lehiaketa

Martxoaren 15eko asteburuan ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 3ko jardunaldian izango dira finalak, Araban

Dena da prest federazioen arteko GRABNI Txapelketarako. Martxoaren 15eko asteburuan ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek.

 

 

 

Ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 15eko jardunaldian hasi eta apirilaren 19kora bitartean. 

Etxean hiru jardunaldi jokatuko ditu Gipuzkoako Selekzioak: bigarrena, martxoaren 22koa, Errioxaren aurka; laugarrena, apirilaren 5ekoa, Bizkaiaren kontra; eta bosgarrena, azkena, apirilaren 19koa, Iparralderen aurka. Beste bi jardunaldietan etxetik kanpo lehiatu beharko du: lehenengoan, Araban; eta hirugarrenean, Nafarroan.

 

 

 

Ligaxka amaituta, apirilaren 26ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Nafarroa eta Errioxa izango dira egoitzak aurtengoan.

 

 

 

Final guztiak, azkenik, maiatzaren 3ko asteburuan jokatuko dituzte; Araban izango dira jaialdi guztiak.

 

 

 

Ondorengo lerrotan zehazten dugu egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba

GIPUZKOA

Errioxa Nafarroa
2 MARTXOAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA

Errioxa

Nafarroa Iparralde
3 MARTXOAK 29 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa Bizkaia
Iparralde Araba
4 APIRILAK 5 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa Araba
Iparralde Errioxa
5 APIRILAK 19

GIPUZKOA

Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
6 APIRILAK 26 FINALERDIAK
(Nafarroan eta Errioxan)
7 MAIATZAK  3 FINALAK
(Araban)

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak (astez asteko kartelera, emaitzak, sailkapenak...).

 

 

 










Ir arriba