Iraitz Huegun txapeldun, eta Joseba Altuna txapeldunorde

2020/02/13 | Lehiaketa

Mindara klubeko pilotariak adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, eta Zarautz klubeko pilotaria sailkatu da bigarren; txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen, Legazpin, giro bikainean

Iraitz Huegun pilotariak (Mindara) irabazi du adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa, eta Joseba Altuna (Zarautz) sailkatu da bigarren.

 

 

Txapelketaren 2. jardunaldia jokatu zen, joan den larunbatean (2020-02-08), Legazpin. Ikuskizun politaz eta giro bikainaz gozatu ahal izan zuten bertara bildutakoek. 

 

 

Partida ugari jokatu zituzten parte-hartzaileek, eta horien eta Zestoan jokatutako 1. jardunaldikoen (2019-12-14) emaitzak kontuan hartuta osatu da sailkapena. Emaitza horiek eta xehetasun gehiago gure webguneko Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa pala egokitua-Teniseko paleta banaka atalean daude jasota.

 

 

Adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik hartu du parte txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek:
 

  1. Jurdan Arakistain (Mindara)
  2. Joseba Altuna (Zarautz)
  3. Iraitz Huegun (Mindara)
  4. Lander Ortega (Mindara)
  5. Eneko Sagarmendi (Mindara)
  6. Aritz Lertxundi (Zarautz)
  7. Iñaki Divasson (Zarautz)
  8. Xabier Olaziregi (Zarautz)
  9. Xabier Villar (Zarautz)
  10. Lorea Iribar (Zarautz)
  11. Sheila Cueto (Mindara)
  12. Ibai Castilla (Mindara)
  13. Mariaje Garcia (Mindara)
  14. Xabier Arizkorreta (Independente)
  15. Leire Esnal (Mindara)

 

 

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatu dugu txapelketa, eta inklusioa du ardatz. Paleta egokituko lehia da, eta pilotariek teniseko pilotarekin jokatu dute, buruz buru.

 

 

Argazki galeriak txokoan ikus daitezke txapelketak utzitako hainbat irudi.

 

 

 










Ir arriba