Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketa ere martxan da

2019/12/11 | Lehiaketa

Adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik hartuko dute parte txapelketan; gaur (2019-12-11) aurkeztu dugu, Zestoan

Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa aurkeztu dugu gaur (2019-12-11), Zestoan. Larunbatean jokatuko da bertan lehendabiziko jardunaldia

 

 

 

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) elkarlanean antolatu dugu txapelketa, eta inklusoa du ardatz. Paleta egokituko lehia da, eta pilotariek teniseko pilotarekin jokatzen dute, buruz buru

 

 

 

Adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik hartuko dute parte txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek; hauexek dira:
 

  1. Jurdan Arakistain (Mindara)
  2. Joseba Altuna (Zarautz)
  3. Iraitz Huegun (Mindara)
  4. Lander Ortega (Mindara)
  5. Eneko Sagarmendi (Mindara)
  6. Aritz Lertxundi (Zarautz)
  7. Iñaki Divasson (Zarautz)
  8. Xabier Olaziregi (Zarautz)
  9. Xabier Villar (Zarautz)
  10. Lorea Iribar (Zarautz)
  11. Sheila Cueto (Mindara)
  12. Ibai Castilla (Mindara)
  13. Mariaje Garcia (Mindara)
  14. Xabier Arizkorreta (Independente)
  15. Leire Esnal (Mindara)

 

 

 

10:00etan hasiko da jardunaldia, larunbatean, Zestoako kiroldegian, eta 13:00ak ingurura arte luzatuko da. Hiru multzotan jokatuko dituzte partidak pilotariek, aurreko denboraldiko sailkapenaren arabera. Multzo urdinean hiru kirolari ariko dira, multzo zurian bost eta multzo gorrian zazpi. Multzo bakoitzean denak denen kontra lehiatuko dira. Multzo urdinekoek 10 tantora jokatuko dituzte partidak, multzo zurikoek zortzi tantora, eta multzo gorrikoek sei tantora.

 

 

 

Zestoan jokatutako partiden emaitzek erabakiko dute nork jokatuko duen txapelketako bigarren jardunaldia. Legazpik hartuko ditu 2. jardunaldiko partidak, otsailaren 8an.

 

 

 

Pozik agertu dira aurkezpenera bildutakoak. Aitor Sarriegi Kirol batzordeburuaren esanetan, Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldia Zestoan jokatzea "ohore handia" da Udalarentzat. Gipuzkoako Kirol Egokituko eta Gipuzkoako Euskal Pilotako Federazioek eskerrak eman dizkiote, era berean, Zestoako Udalari, txapelketa herrian egiteko aukera emateagatik. Egitasmoarekin eta orain arte egindako lanarekin oso pozik daudela azpimarratu dute: "Horrelako ekimenak ezinbestekoak dira inklusioa lortzera bidean, eta hau urrats bat gehiago da". Aurkezpenean izan dira ere Zestoa Pilota Elkarteko Esteban Lopetegi eta txapelketan lehiatuko den Jurdan Arakistain kirolari zestoarra.

 

 

 

Urtetik urtera maila hobea ematen dute pilotariek, eta larunbatekoa ikuskizun politta izango da. Animatu zu ere eta azaldu frontoira!

 

 

 










Ir arriba