Beste txapel bat Zubietarentzat Enrique Abril Errebote Txapelketan

2019/10/30 | Lehiaketa

13-8ko emaitzarekin irabazi dio Noizbait taldeari finalean, eta iazko balentria errepikatu du; 7 final jokatu dituzte zubietarrek (azken bost edizioetakoetan izan dira, gainera), eta bi txapel dituzte dagoeneko

Lortu du aurten ere. Zubietak (Zubieta, Gipuzkoa) jantzi du berriro txapela Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean. Eguraldia lagun, 13-8ko emaitzarekin nagusitu zitzaion Noizbait (Hazparne, Lapurdi) taldeari Villabonan jokatutako norgehiagokan (2019-10-27). Zubietarrek txapelketan lortzen duten bigarren txapela da hauxe (iaz jantzi zuten lehendabizikoa).

 

 

Urriak 27, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza

ZUBIETA 13 vs NOIZBAIT 8

 

 

 

Enrique Abril Errebote Txapelketaren 7 final jokatu ditu Zubieta taldeak (azken bost edizioetako finaletan lehiatu da, gainera). Bietan irabazi du, azken bi denboraldietan, alegia; eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 2010, 2013, 2015, 2016 eta 2017. 

Noizbait, bere aldetik, 12 finaletan lehiatu da4 txapel ditu: 1979, 1991, 1996 eta 2002an lortutakoak; eta 8 aldiz izan da txapeldunorde: 1963, 1978, 1988, 1990, 1998, 2003, 2004 eta 2019.

 

 

 

Euskal Herriko 8 taldek hartu dute parte 56. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Noizbait (Hazparne, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

 

 

 

*Argazkia: Zubieta Pilota Elkartea.

 

 

 










Ir arriba