Bertan behera eguraldiagatik igandeko Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala

2019/10/16 | Lehiaketa

Zubieta eta Noizbait taldeek hilaren 27an jokatuko lukete norgehiagoka Villabonan, eguraldia lagun

Azken ordua: bertan behera gelditu da Enrique Abril Errebote Txapelketako igandeko finala, euri iragarpena dela eta. Eguraldia lagun, urriaren 27an jokatuko lukete Zubieta eta Noizbait taldeek, Villabonan.

 

 

 

 

 

 

Beste behin ere, Zubietak jokatuko du Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala. Baina oraingoan beste aurkari bat izango du aurrean: Noizbait taldea. Biak nagusitu ziren finalerdietan, joan den asteburuan (2019-10-13): zubietarrek 13-1 irabazi zioten Oiartzungo Txost taldeari, eta hazpandarrak Donibane Lohizuneko Luzean taldeari nagusitu zitzaizkion, 12-13ko emaitza estuarekin. Igandean izango da Zubietaren eta Noizbaiten arteko finala, 11:00etan hasita, Villabonako Errebote plazan: 


 

Urriak 20, igandea, 11:00, Villabona-Errebote plaza

ZUBIETA vs NOIZBAIT

 

 

 

Euskal Herriko 8 talde lehiatu da 56. Enrique Abril Errebote TxapelketanZubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi) eta Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) A multzoan; eta Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi) eta Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) B multzoan.

 

 

 

Zubieta eta Noizbait taldeek ez dute sekula elkarren kontrako finalik jokatu. Zubietako Yoko Garbi taldeak bai jokatu zuen final bat Noizbat taldearen aurka, 1991-92 denboraldian; hazpandarrek irabazi zieten zubietarrei, 13-6.

 

 

 

Enrique Abril Errebote Txapelketaren 6 final jokatu ditu Zubieta taldeak (aurtengoarekin, 5.a jarraian). Behin irabazi du soilik, aurreko denboraldian; eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 2010, 2013, 2015, 2016 eta 2017. 

Noizbait, bere aldetik, 11 finaletan lehiatu da (2004an iritsi zen azkeneko aldiz finalera). 4 txapel ditu: 1979, 1991, 1996 eta 2002an lortutakoak; eta 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1963, 1978, 1988, 1990, 1998, 2003 eta 2004.

 

 

 

Palmaresari dagokionean, Luzean taldea da sailkapen buru, 17 txapelekin (beste 11 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi, Yoko Garbi eta Zubieta, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun, bigarrenak 6 aldiz eta hirugarrenak 5 bider). 

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

 

 

 










Ir arriba