2019-20 denboraldiko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik, irailaren 9ra arte

2019/09/02 | Ikastaroak

Gipuzkoako klubetako infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat da deialdia; irailaren 18an eta 25ean eta urriaren 2an hautaketa entrenamenduak izango dituzte, eta urrian ekingo diete entrenamenduei

Dagoeneko martxan da 2019-20 denboraldiko mutilen eskuko teknifikazio proiektua. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmoak pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede. Eta izena emateko epea zabaldu berri dugu.

 

 

 

Aurreko denboraldian bezala, oraingoan ere eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia. Klubek irailaren 9ra arte dute beraien pilotarien izena emateko aukera.

 

 

 

Izena emandako pilotariek hautaketa entrenamenduak egingo dituzte, hiru egunetan banatuta (asteazkenak): irailaren 18an Goierri-Tolosaldea-Aiztondokoak bilduko dira, irailaren 25ean Deba-Urola Kostakoak, eta urriaren 2an Bidasoa-Oarso-Burruntzakoak.

 

 

 

Aukeratutakoek urrian ekingo diete entrenamenduei. Donostian izango dira kadete kategoriako pilotarien entrenamenduak, eta eskualdeetan infantilenak.

 

 

 

Besteak beste, Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Iñaki Esnal, Andoni Ugalde eta Beñat Rezusta pilotari gipuzkoarrak izango dira prestatzaileak.

 

 

 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

 

 

 










Ir arriba