Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean, Oņatin

2019/06/11 | Lehiaketa

Izagirre (Lagunak) eta Murua (Intxurre) izango dira aurrez aurre lehenik, alebinen mailako lehian, eta ondoren Goikoetxeak (Gazteleku) eta Irribarriak (Lapke) neurtuko dituzte indarrak infantilen mailakoan; 16:30ean hasiko da jaialdia, Zubikoan

Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean (2019-06-15), Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. 16:30ean hasiko da jaialdia. Lehenik, 2. urteko alebinen lehian, Lagunak klubeko Izagirre eta Intxurreko Murua izango dira aurrez aurre. Ondoren, infantiletan, Gaztelekuko Goikoetxeak eta Lapkeko Irribarriak neurtuko dituzte indarrak.

 

 

 

Hona hemen finalen jaialdia: 

 

Ekainak 15, larunbata, 16:30, Oñati-Zubikoa
 

1. 2. urteko alebinak: IZAGIRRE (Lagunak) / MURUA (Intxurre)

2. Infantilak: GOIKOETXEA (Gazteleku) / IRRIBARRIA (Lapke)

 

 

 

 

Murumendi klubeko Madina eta Gaztelekuko Segurola gelditu dira finalen atarian alebinen mailan, eta infantiletan Lapke klubeko Zubizarreta eta Intxurreko Otegi. Hain zuzen ere, hauexek izan dira finalerdietako emaitzak:


 

Ekainak 8, larunbata, 16:30, Oñati-Zubikoa
 

1. 2. urteko alebinak: LAGUNAK (Izagirre) 16 / MADINA (Murumendi) 7

2. 2. urteko alebinak: MURUA (Intxurre) 16 / SEGUROLA (Gazteleku) 7

3. Infantilak: ZUBIZARRETA (Lapke) 0 (EA) / GOIKOETXEA (Gazteleku) 18

4. Infantilak: IRRIBARRIA (Lapke) 18 / OTEGI (Intxurre) 4

 

 

 

 

2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2019ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ALZELAI (Legazpi)
  2. CASTRO (Sendi Ekintza)
  3. IBARGUREN (Lapke)
  4. ITURBE (Lapke)
  5. IZAGIRRE (Lagunak)
  6. KEREXETA (Aretxabaleta)
  7. MADINA (Murumendi)
  8. MURUA (Intxurre)
  9. OSA (Aloña Mendi)
  10. SEGUROLA (Gazteleku)

 

INFANTILAK
 

  1. ETXANIZ (Azkoitia)
  2. ETXEBERRIA (Oiarpe)
  3. EZAMA (Ilunpe)
  4. GARCIA (Lapke)
  5. GOIKOETXEA (Gazteleku)
  6. GOROSTIDI (Zazpi Itturri)
  7. IRRIBARRIA (Lapke)
  8. LANDA (Oiarpe)
  9. OTEGI (Intxurre)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba