Herriarteko zestako eta gomazko paletako finalak nortzuk jokatuko dituzten argituko da asteburuan

2019/06/12 | Lehiaketa

Eskuko lehian, bestalde, finalerdiei ekingo diete

2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa azken txanpan sartu da. Palako lehia bukatuta -Olaberriak irabazi du aurten, Debaren kontra-, gainontzeko espezialitateei jardunaldi gutxi batzuk gelditzen zaizkie.

Eskuz, esaterako, finalerdiei ekingo diete asteburu honetan Azkoitiak eta Azpeitiak alde batetik eta Astigarragak eta Ataunek bestetik.

Zesta-puntazligaxkako 6. eta azken jardunaldia jokatuko dute Donostiak, Mutrikuk, Hondarribiak eta Zumaiaik; eta, hala, hurrengo asteburuko finala zein bi herrik jokatuko duten jakingo dugu.

Azkenik, gomazko paletako lehian ere hurrengo asteburuko finalera nor sailkatuko den erabakiko da jardunaldi honetan, finalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte Hernanik eta Azkoitiak alde batetik eta Usurbilek eta Tolosak bestetik (Azkoitiak 1-2 irabazi zion Hernaniri joanekoan, eta Tolosak Usurbili emaitza berarekin).

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetarako kartelera:

 

EKAINAK 13, OSTEGUNA


- 19:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / HERNANI (gomazko paleta)

 

EKAINAK 14, OSTIRALA


- 18:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta)
eta jarraian DONOSTIA / MUTRIKU (zesta-punta)

- 19:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ATAUN (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / AZPEITIA (eskua)

 

EKAINAK 15, LARUNBATA


- 19:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / USURBIL (gomazko paleta)

 

 

 

Apirilaren 16an aurkeztu genuen aurtengo txapelketa, Zubietako Araeta sagardotegian, Tolosako Bridge hizkuntza eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle direnen presentziarekin. AraetaAstore eta Donostiako Udala dira aurtengo gainontzeko laguntzaileak. Eta Urbil merkataritza-gunea ere batu berri da; lau espezialitateetako finalak babestuko ditu.

19 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 16 gomazko paletakoan, 8 pala motza eta larruzko paletakoan eta 4 zesta-puntakoan. Hain zuzen ere, honakoak:

 


ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Amasa-Villabona
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Asteasu
  8. Astigarraga
  9. Ataun
  10. Azkoitia
  11. Azpeitia
  12. Bergara
  13. Bidania-Goiatz
  14. Donostia
  15. Hernani
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Tolosa
  19. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Donostia
  8. Elgoibar
  9. Errenteria
  10. Hernani
  11. Irun
  12. Mutriku
  13. Soraluze
  14. Tolosa
  15. Usurbil
  16. Zumaia

 

PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

 

 

Finalei dagokienean, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa ekainaren 23ko jardunaldian izango diraGomazkoaren egoitza erabakitzeko dago, eta zesta-puntakoa Zumaian izango da aurten.

Eskuko finala, berriz, ekainaren 29an, larunbata, jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

 

 

52. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 22.a zesta-puntaz, eta 2.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Ataun izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak estrenatu zuen palmaresa iaz, lehen edizioa irabazita. Eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba