Gipuzkoako Txapelketako zesta-punta banakako eta 22 urtez azpiko larruzko paletako finalak

2019/06/06 | Lehiaketa

Ostiralean jokatuko dute 22 urtez azpikoen larruzko paletako finala, 18:15ean, Donostia-Altzan; eta larunbatean izango dira zesta-puntako banakako txapelketako norgehiagokak, 11:00etatik aurrera, Zumaian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final izango dira ikusgai jardunaldi honetan (2019-06-09). Alde batetik, larruzko paletako 22 urtez azpikoen finalaz gozatzeko aukera izango da, ostiralean, Donostiako Altza auzoan. Eta, bestetik, zesta-punta banakako lehiaren finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Zumaian.

 

 

 

Ondorengo lerrotan dituzue bi jaialdien xehetasunak:

 

 

Ekainak 7, ostirala, 18:15, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
REAL SOCIEDAD (Pagola-Pichel) / GAZTELEKU (Ponce-Alkorta-Perez)

 

 

Ekainak 8, larunbata, 11:00, Zumaia-Aitzuri

 

1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
URREISTI, EÑAUT (Danok Bat) / AIZPURUA, L. (Zumaia)

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
HERNANDEZ, V. (Donostia Jai Alai) / MENDIZABAL, A. (Danok Bat)

3. Zesta-punta banaka, nagusiak 2. maila:
GARCIA (Gazteleku) / HERNANDEZ, I. (Donostia Jai Alai)

4. Zesta-punta banaka, nagusiak 1. maila: 
AGUIRRE, EDUARDO (Zumaia) / IZAGIRRE, A. (Beotibar)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke espezialitate hauetako lehien inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba