Urbil Merkataritza-gunearekin lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak

2019/06/06 | Lehiaketa

Elkarlan honen bidez, Urbil GEPFren denboraldi honetako babesleetako bat izango da, bertako kirola sustatzeko lanean bere babesa eskainiz; Urbilek Herriarteko Txapelketako lau finalak babestuko ditu, eta baita emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak ere

Urbil Merkataritza-gunearekin lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Elkarlan honen bidez, Urbil GEPFren denboraldi honetako babesleetako bat izango da, bertako kirola sustatzeko lanean bere babesa eskainiz

 

 

 

Hitzarmen horri esker, hain zuzen ere, Urbilek 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lau finalak babestuko ditu (eskua, larruzko paleta eta pala motza, zesta-punta eta gomazko paleta). Horrez gain, emakumezkoen eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak ere babestuko ditu. Gainera, euskal pilotari ikusgarritasuna emango dio Merkataritza-guneak, bezeroen artean jaialdietara joateko sarrerak banatuko ditu… 
 

 

 

Hitzarmen ekitaldian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente Andoni Lertxundi Arratibel jaunak eta Urbil Merkartaritza-guneko gerente Javier Colorado Frías jaunak hartu dute parte. Coloradok Urbilen tokiko proiektuak laguntzeko konpromisoa azpimarratu du, eta kirol praktika bultzatzearen garrantzia gogoratu. Lertxundik, bere aldetik, poza adierazi du harreman berriagatik eta lortutako lankidetza-hitzarmenarekin gustura azaldu da.  

 

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoan euskal pilotaren praktika sustatu, bultzatu, baimendu eta antolatzea da, gure jarduera esparruen bitartez: kirol federatua, eskola kirola eta jolas kirola. Urbilekin sinatutako lankidetza hitzarmena helburu horien alde lanean jarraitzeko oso garrantzitsutzat jotzen du Federazioak.
 

 

 










Ir arriba