Herriartekoan, eskuz finalerdietara sailkatzea jokoan, zestaz ligaxka amaitzear, gomaz finalerdietan

2019/06/05 | Lehiaketa

Ekainaren 23ko jardunaldian jokatuko dituzte zesta-puntako zein gomazko paletako finalak, eta eskukoa ekainaren 29an izango da

Palako txapelketaren finalaz gain, egongo da zer ikusirik asteburuan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan.

Eskuz, esaterako, finalerdietara sailkatzea izango dute jokoan Altzok, Azkoitiak, Azpeitiak, Hernanik, Astigarragak, Zestoak, Ataunek eta Tolosak; final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte jardunaldi honetan.

Zesta-puntaz, bestetik, amaitzear da ligaxka, eta 5. eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute Mutrikuk, Hondarribiak, Zumaiak eta Donostiak.

Gomazko paletaz, azkenik, finalerdiei ekingo diete Hernanik, Azkoitiak, Usurbilek eta Tolosak.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetarako kartelera:

 


EKAINAK 6, OSTEGUNA


- 18:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZKOITIA (gomazko paleta)

- 21:00, Aginaga-Udalekoa: USURBIL / TOLOSA (gomazko paleta)

 

EKAINAK 7, OSTIRALA


- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZPEITIA (eskua)

- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ALTZO (eskua)

 

EKAINAK 8, LARUNBATA


- 18:15, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ASTIGARRAGA (eskua)

- 19:30, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ATAUN (eskua)

 

EKAINAK 9, IGANDEA


- 10:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / HONDARRIBIA (zesta-punta)

- 11:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / DONOSTIA (zesta-punta)

 

 

 

Apirilaren 16an aurkeztu genuen aurtengo txapelketa, Zubietako Araeta sagardotegian, Tolosako Bridge hizkuntza eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle direnen presentziarekin. AraetaAstore eta Donostiako Udala dira aurtengo gainontzeko laguntzaileak. Aurkezpen horretan kanporaketen zozketa egin genuen, eta albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke zozketak emandakoak.

19 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 16 gomazko paletakoan, 8 pala motza eta larruzko paletakoan eta 4 zesta-puntakoan. Hain zuzen ere, honakoak:

 


ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Amasa-Villabona
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Asteasu
  8. Astigarraga
  9. Ataun
  10. Azkoitia
  11. Azpeitia
  12. Bergara
  13. Bidania-Goiatz
  14. Donostia
  15. Hernani
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Tolosa
  19. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Donostia
  8. Elgoibar
  9. Errenteria
  10. Hernani
  11. Irun
  12. Mutriku
  13. Soraluze
  14. Tolosa
  15. Usurbil
  16. Zumaia

 

PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

 

 

Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paleta eta pala motzeko lehiarena izango da, ostiral honetan, 19:00etatik aurrera, Donostiako Altza auzoan. Deba eta Olaberria izango dira aurrez aurre.

Ondoren, gomazko paletako zein zesta-puntako finalen txanda izango da, biak ekainaren 23ko jardunaldianGomazkoaren egoitza erabakitzeko dago, eta zesta-puntakoa Zumaian izango da aurten.

Azkenik, eskuko finala ekainaren 29an, larunbata, jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

 

 

52. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 29.a palaz, 22.a zesta-puntaz, eta 2.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Ataun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria hiru ediziotan txapeldunorde eta Olaberria bitan). Oiartzunek irabazi zuen iaz, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak estrenatu zuen palmaresa iaz, lehen edizioa irabazita. Eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba