GRABNI Txapelketaren finalak izango dira ikusgai asteburuan, Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen

2019/04/30 | Lehiaketa

Aspaldiko partez hartuko ditu Gipuzkoak txapelketaren finalak; gainontzeko jaialdiak Iparralden izango dira; ezker hormako 16 finaletan eta trinketeko 4tan lehiatuko da Gipuzkoako Selekzioa

 

 

 

 

 

 

 

Asteburuan jokatuko dituzte federazioen arteko GRABNI Txapelketaren finalak. Eta, aspaldiko partez, Gipuzkoan final horietako batzuetaz gozatzeko aukera izango dugu; hain zuzen ere, Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen. Gainontzeko jaialdiak Iparralden izango dira (Biriatun, Donibane Lohitzunen, Hendaian eta Urruñan).

 

 

 

Hondarribiak ezker hormako txapelketako bi jaialdi hartuko ditu, larunbatean (goizean bat eta arratsaldean bestea). Irunen trinketeko txapelketako bi jaialdi izango dira ikusgai, larunbatean baita ere (hemen ere bat goizez eta bestea arratsaldez). Eta Oiartzunen, azkenik, ezker hormako hiru jaiadi izango dira, bat ostiralean eta beste biak larunbatean (bat goizean eta bestea arratsaldean).

 

 

 

Gipuzkoak ezker hormako 16 final jokatuko ditu, eta trinketeko 4. 

 

 

 

Ondorengo koadrotan zehazten ditugu GRABNI Txapelketako final guzti-guztiak:

 

EZKER HORMA
OIARTZUN Maiatzak 3, ostirala, 19:00 1 GIPUZKOA / NAFARROA PALETA GOMA MUTIL GAZTEAK
2 BIZKAIA / ARABA PALETA GOMA MUTIL 22 AZPITIK 
3 GIPUZKOA / BIZKAIA PALETA GOMA MUTIL NAGUSIAK 
HENDAIA Maiatzak 3, ostirala ,19:30 1 IPARRALDE / GIPUZKOA JOKO GARBI NAGUSIAK
HENDAIA Maiatzak 4, larunbata,10:00 1 NAFARROA / BIZKAIA LARRUZKO PALETA GAZTEAK
2 BIZKAIA / NAFARROA LARRUZKO PALETA 22 AZPITIK
3 NAFARROA / IPARRALDE LARRUZKO PALETA NAGUSIAK
BIRIATU Maiatzak 4, larunbata, 10:00 1 BIZKAIA / NAFARROA PALETA GOMA NESKA GAZTEAK
2 ARABA / GIPUZKOA PALETA GOMA NESKA 22 AZPITIK
3 GIPUZKOA / ARABA PALETA GOMA NESKA NAGUSIAK
OIARTZUN Maiatzak 4, larunbata, 10:00 1 ARABA / ERRIOXA ESKUZ BANAKA GAZTEAK
2 GIPUZKOA / NAFARROA ESKUZ BANAKA 22 AZPITIK 
3 NAFARROA / GIPUZKOA ESKUZ BANAKA NAGUSIAK
HONDARRIBIA Maiatzak 4, larunbata, 10:00 1 GIPUZKOA / IPARRALDE ZESTA PUNTA GAZTEAK  BINAKA
2 GIPUZKOA / IPARRALDE ZESTA PUNTA 22 AZPITIK BINAKA
3 BIZKAIA / IPARRALDE ZESTA PUNTA NAGUSIAK BINAKA
DONIBANE LOHITZUNE Maiatzak 4, larunbata,13:00 1 BIZKAIA / NAFARROA FRONTENIS MUTIL GAZTEAK
2 ARABA / NAFARROA FRONTENIS MUTIL 22 AZPITIK
3 BIZKAIA / NAFARROA FRONTENIS MUTIL NAGUSIAK
4 ERRIOXA / NAFARROA FRONTENIS NESKA 22 AZPITIK 
5 ERRIOXA / NAFARROA FRONTENIS NESKA NAGUSIAK
BIRIATU Maiatzak 4, larunbata, 15:00  1 ARABA / NAFARROA ESKUZ BANAKA GAZTEAK NESKAK
2 NAFARROA / GIPUZKOA ESKUZ BINAKA NAGUSIAK NESKAK
3 GIPUZKOA / NAFARROA ESKUZ BANAKA NAGUSIAK NESKAK
HONDARRIBIA Maiatzak 4, larunbata, 15:00 1 NAFARROA / BIZKAIA PALA NAGUSIAK 
2 BIZKAIA / GIPUZKOA ZESTA PUNTA GAZTEAK BANAKA
3 ARABA / BIZKAIA ZESTA PUNTA 22 AZPITIK BANAKA
4 GIPUZKOA / BIZKAIA ZESTA PUNTA NAGUSIAK BANAKA
OIARTZUN Maiatzak 4, larunbata, 15:30 1 NAFARROA / ERRIOXA ESKUZ BINAKA GAZTEAK
2 GIPUZKOA / NAFARROA  ESKUZ BINAKA 22 AZPITIK
3 NAFARROA / GIPUZKOA ESKUZ BINAKA NAGUSIAK
HENDAIA Maiatzak 4, larunbata, 16:00 1 BIZKAIA / NAFARROA PALA MOTZA GAZTEAK
2 NAFARROA / BIZKAIA PALA MOTZA 22 AZPITIK
3 GIPUZKOA / BIZKAIA PALA MOTZA NAGUSIAK

 

TRINKETA
HENDAIA Maiatzak 4, larunbata, 10:00 1 GIPUZKOA / NAFARROA ESKUZ BANAKA GAZTEAK
2 IPARRALDE/ NAFARROA  ESKUZ BANAKA 22 AZPITIK
URRUÑA Maiatzak 4, larunbata, 10:30 1 IPARRALDE/ NAFARROA XARE 22 AZP
2 IPARRALDE/ NAFARROA XARE NAGUSIA
RAMUNTXO BERRI
(Irun)
Maiatzak 4, larunbata, 10:30 1 IPARRALDE/ NAFARROA P.ARGENTINA MUTIL GAZTEAK
2 GIPUZKOA / IPARRALDE P.ARGENTINA MUTIL 22 AZPITIK
3 GIPUZKOA / NAFARROA P.ARGENTINA MUTIL NAGUSIAK
HENDAIA Maiatzak 4, larunbata, 15:00 1 BIZKAIA / NAFARROA ESKUZ BANAKA NAGUSIAK
2 NAFARROA / IPARRALDE ESKUZ BINAKA GAZTEAK
3 IPARRALDE / BIZKAIA ESKUZ BINAKA 22 AZPITIK
4 GIPUZKOA / BIZKAIA ESKUZ BINAKA NAGUSIAK
URRUÑA Maiatzak 4, larunbata, 15:00 1 BIZKAIA / NAFARROA LARRUZKO PALETA GAZTEAK
2 NAFARROA / IPARRALDE LARRUZKO PALETA 22 AZPITIK
3 IPARRALDE / NAFARROA LARRUZKO PALETA NAGUSIAK
RAMUNTXO BERRI
(Irun)
Maiatzak 4, larunbata, 15:30 1 IPARRALDE / NAFARROA P.ARGENTINA NESKA GAZTEAK
2 IPARRALDE / NAFARROA P.ARGENTINA NESKA 22 AZPITIK
3 NAFARROA / IPARRALDE P.ARGENTINA NESKA NAGUSIAK

 

 

 

Gure webguneko Selekzioa-GRABNI atalean dago ikusgai txapelketaren informazio guztia: orain arteko emaitzak, jokatu duten pilotariak, sailkapenak jokamoldez jokamolde, azken txanpako jaialdien kartelera... Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazioa kontsulta daiteke.

 

 

 










Ir arriba