Danok Bat eta Zumaia klubek irabazi dute alebin eta infantilen Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa

2019/04/16 | Lehiaketa

Danok Bat 1 taldea alebin kategoriako finalean nagusitu da, Beotibar 2ren aurka; eta Zumaia 1 infantilen finalean gailendu zaio Danok Bat 1 taldeari

Danok Bat eta Zumaia klubek irabazi dituzte Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketako alebin eta infantil kategorietako finalak. Ostiralean jokatu zituzten lehia horiek, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Mutrikuarrak alebinen finalean nagusitu ziren, Tolosako Beotibar 2 taldearen aurka. Eta zumaiarrek jantzi zuten txapela infantiletan, Danok Bat 1 taldea mendean hartuta. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

 

 

Apirilak 12, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz


1. Alebinak:
DANOK BAT 1 (Ekhi Lete-Ekaitz Beitia) 25 / 
BEOTIBAR 2 (Oskitz Goenaga-Unax Balda) 24

2. Infantilak:
DANOK BAT 1 (Unax Zubizarreta-Manex Ansola) 23 / 
ZUMAIA 1 (Gonzalo Agirre-Ekaitz Galarraga) 30

 

 

 

Webgune honetako atal hauetan ikus daitezke txapelketak utzitako datuak: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta-alebinak, eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak.

 

 

 

*Argazkiak, ligaxkakoak, Tolosako Beotibar klubak ateratakoak

 

 

 










Ir arriba