Jokoan da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2019/01/24 | Lehiaketa

5 taldek neurtuko dituzte indarrak; martxoaren 17ko jardunaldian jokatuko dute finala

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren espezialitate gehienetako lehiak jokatu badira ere, hemendik aurrera ere izango da zer ikusirik. Asteburuan (2019-01-27), esaterako, Joko Garbiko Txapelketa hasiko da.

 

 

 

5 talde izango dira nor baino nor gehiago (denak bi klubetakoak dira), maila eta multzo bakarrean:

  1. Txost 1
  2. Txost 2
  3. Zubieta 1
  4. Zubieta 2
  5. Zubieta 3

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 27ko jardunaldian hasi eta otsailaren 24kora bitartean.

 

 

 

Kanporaketen fasea etorriko da ondoren: martxoaren 10eko jardunaldian izango da ikusgai finalerdia, eta martxoaren 17ko asteburuan jokatuko dute finala.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak.

 

 

 










Ir arriba