Puntista gaztetxoenak ere, berriro lehian

2019/01/08 | Lehiaketa

Bi txapelketari ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari

Puntista gaztetxoenek ere denboraldi bete-betea dute. Udazken Saria jokatu eta gero, bi txapelketari ekingo diete asteburuan: alebin kategoriakoek Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketari, eta infantil kategoriakoek Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketari. Binaka ariko dira bi hitzordu hauetan.

 

 

 

12 bikotek eman du izena Eskolarteko Txapelketan (alebinak) eta beste 12k Errendimenduko Txapelketan (infantilak).

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, jardunaldi honetan hasi eta martxoaren 31kora bitartean. Multzo bakoitzeko 1, 2. eta 3. sailkatuek kanporaketen fasea jokatuko dute ondoren.

 

 

 

Hain zuzen ere, apirilaren 7ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak. Eta finalak apirilaren 14ko jardunaldian jokatuko dituzte, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

 

 

Bi txapelketa hauen inguruko informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako atal hauek kontsulta daitezke: Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta-punta (alebinentzat) eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Zesta-punta (infantilak). 

 

 

 










Ir arriba