Martxan da eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa

2019/01/08 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak (1. eta 2. mailakoak) lehiatuko dira; martxoaren 31ko asteburuan jokatuko dituzte finalak

Eskuz binakako lehia bukatu berri da, eta eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinak eta infantilak (1. eta 2. mailan banatuta) lehiatuko dira. Eta guztiek ekingo diote txapelketari jardunaldi honetan (2019-01-13).

 

 

 

2. urteko alebinetan, 56 bikotek eman du izena, eta 10 multzo osatu ditugu. Infantiletan, 28 talde lehiatuko dira 1. mailan, 5 multzotan banaturik, eta 52 bikote 2. mailan, 9 multzotan.

 

 

 

Bai alebinetan bai infantiletan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 13ko jardunalditik otsailaren 10ekora bitarte. Multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa.

Hiru txapelketa horietan otsailaren 17ko jardunaldian hasiko da bigarren fasea. Martxoaren 17kora bitarte itzuli bateko ligaxka jokatuko dute pilotariek. Eta multzo bakoitzeko 1. sailkatuak Gipuzkoako Txapelketan, eta multzo bakoitzeko 1. sailkatuak eta 2. onena eskualdeko txapelketetan, azken fasea jokatzeko sailkatuko dra.

 

 

 

Martxoaren 24ko asteburuan, hain zuzen ere, izango dira ikusgai finalerdi guztiak. Eta finalak martxoaren 31ko jardunaldian jokatuko dituzte, oraindik zehazteko dauden egoitzetan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa eskuz binaka atalean daude jasota txapelketaren xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera atalean lehiari astez asteko jarraipena egiteko modua dago.

 

 

 










Ir arriba