Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Azkoitian

2018/12/27 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, Gurea pilotalekuan; joan den jardunaldian izan ziren ikusgai txapelketako eskuz binakako azken finalak, eta Lapke, Tolosa eta Aloņa Mendi klubek eraman dituzte txapelak etxera

Eskuz banakako Gipuzkoako txapeldunak nortzuk izango diren jakingo dugu asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko dituzte finalak kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariek, 10:30ean hasita, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak: 

 


 

Abenduak 29, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea


1. Eskuz banaka, kadeteak: LAPKE-Naldaiz / ILUNPE-Aimar Egiguren

2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE-Senar / TOLOSA-Ander Goikoetxea

3. Eskuz banaka, nagusiak: AZKOITIA-Juaristi / BEHAR ZANA-Urbieta

 

 

 

 

Bestetik, pasa den jardunaldian izan ziren ikusgai Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finalak. Lapke, Tolosa eta Aloña Mendi klubek eraman dituzte txapelak etxera. Lerro hauetan laburbildu ditugu norgehiagoka guztien emaitzak:


 

Abenduak 21, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila
TOLOSA (Etxabe-Mendizabal) 20 / LAPKE 2 (Barandiaran-Ormazabal) 22

2. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila
TOLOSA 2 (Miqueo-Goikoetxeaundia) 22 / TOLOSA 1 (Lasa-Gorostidi) 10

3. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila
TOLOSA 4 (Garciarena-Amiano) 12 / TOLOSA 1 (Amundarain-Gabirondo) 22

 

Abenduak 21, ostirala, 20:00, Oñati-Zubikoa


1. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila
ALOÑA MENDI (Biain-Perez) 22 / ZUMAIA (U.Iribar-Agirre) 7

2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila
TOLOSA (Ezenarro-Lopetegi) 22 / MURUMENDI (Olano-Enbil) 12
 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba