Altzatarra eta Ataun ere, Gipuzkoako txapeldun gomazko paletaz

2018/12/04 | Lehiaketa

Mutilen 22 urtez azpikoen finala irabazi du Altzatarrak, Gazteleku 2 taldearen aurka; eta Ataunek Intxurre 2 hartu du mendean, neska jubenilen finalean

Altzatarra eta Ataun taldeak ere Gipuzkoako txapeldun berriak dira, gomazko paletako espezialitatean. Hain zuzen ere, joan den ostiralean jokatu zituzten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako azken finalak, Donostiako Altza auzoan. Altzatarra taldeak Gazteleku 2 hartu zuen mendean, mutilen 22 urtez azpikoen lehian. Eta Ataunek Intxurre 2 taldea, neska jubenilen finalean. Hemen xehetasunak:

 

 

Azaroak 30, ostirala, 19:30, Donostia-Altza


1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak
ALTZATARRA (Rekondo-Udakiola) 25 / GAZTELEKU 2 (Alkorta-Ponce) 14

2. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
ATAUN (Perlines-Urrestarazu) 30 / INTXURRE 2 (Agirre-Murua) 25

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean dago eskuragarri bi lehia hauetako informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finalen hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba