Lapke, berriz ere Gipuzkoako txapeldun eskuz binaka nagusien Ohorezko mailan

2018/11/13 | Lehiaketa

Soraluze (nagusien 1. maila), Behar Zana (nagusien 2. maila), Lapke 1 (jubenilen 1. maila) eta Tolosa (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz binakako espezialitatean; asteburu honetan eskuz banakako lehia hasiko da

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuko lehendabiziko finalak jokatu berri dira, Azpeitian eta Idiazabalen. Lapke taldeak, iazko txapeldunak, irabazi du berriz ere gorengoen mailako finala, nagusien Ohorezko mailakoa, alegia. Soraluzek jantzi du nagusien 1. mailako txapela. Behar Zanak irabazi du nagusien 2. mailako finala. Lapke 1 taldea nagusitu da jubenilen 1. mailan. Eta, azkenik, Tolosak irabazi du kadeteen 1. mailakoa.
 
 
 
 
Ondorengo lerrotan finaletako jaialdien xehetasunak: 
 
 
 
 
Azaroak 9, ostirala, 19:30, Azpeitia-Izarraitz
 

1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA (Amiano-Sudupe) 22 / ILUNPE 1 (Egiguren-Elosegi) 9
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
TOLOSA 3 (Goikoetxea-Elola) 4 / LAPKE 1 (Senar-Uranga) 22
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
BEHAR ZANA (Urbieta-Iruretagoiena) 22 / GAZTELEKU 1 (Etxezarreta-Arrate) 14
 
 
 
Azaroak 10, larunbata, 11:30, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ZAZPI ITTURRI 1 (Labaka-Bikuña) 20 / SORALUZE (Atxotegi-Balerdi) 22
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) 22 / TOLOSA (Labaka-Telletxea) 10

 

 

 

 

Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. eta 3. mailakoek eta nagusien 3. mailakoek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete pilotariek asteburuan (2018-11-18).


39 pilotarik eman du izena kadeteen mailan, 42 lehiatuko dira jubenilen mailan eta 37 nagusietan. 


Abenduaren 2ra bitarte ligaxka jokatuko dute. Abenduaren 23ko jardunaldian finalerdiak izango dira. Eta finalak abenduaren 30eko asteburuan.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean dago eskuragarri lehia hauen guztien informazioa. Bestetik, Argazki galeriak txokoan, ikusgai daude dagoeneko asteburuan jokatutako final guztien irudiak.

 

 

 










Ir arriba