Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, martxan

2021/09/08 | Lehiaketa

Asteburuan ekingo diote txapelketari, larruzko paletako lehiarekin, eta datozen jardunaldietan gehituko zaizkio beste hainbat eta hainbat espezialitate; denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzailea da

Larruzko paletako lehiarekin hasiko da, asteburuan (2021-09-12), 2021-22 denboraldiko Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Eta datozen jardunaldietan (2021-09-19 eta 2021-09-26) gehituko zaizkio beste hainbat eta hainbat jokamolde.

 

 

 

Izan ere, espezialitate ia guztietan jokatzen da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketaHonako jokamoldetan ariko dira pilotariak:

 

  • Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
     
  • Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila), eta nagusiak emakumetan
     
  • Gomazko paleta: 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila); eta jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) emakumetan
     
  • Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
     
  • Pala motza: nagusiak
     
  • Pala: nagusiak
     
  • Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; lehenik binaka eta ondoren banaka
     
  • Joko garbi
     
  • Errebotea

 

 

 

Asteburuotan hasiko diren lehietan, ligaxka jokatuko dute lehenik, urri bukaera-azaro erdialdera bitarte. Ondoren, kanporaketen txanda izango da. Txapelketa aurreikusi bezala joanez gero, hauexek izango lirateke finalen gutxi gorabeherako datak:
 

  • Urriaren 31ko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Azaroaren 14koa: eskuz binaka (jubenilak 1. maila, nagusiak Ohorezko maila, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila)
     
  • Azaroaren 21eko asteburua: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1. maila) eta gomazko paleta neskak (nagusiak 1. maila)
     
  • Azaroaren 28koa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 2. eta 3. maila) eta gomazko paleta neskak (jubenilak eta nagusiak 2. maila)
     
  • Abenduaren 5eko jardunaldia: zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
     
  • Abenduaren 12koa: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
     
  • Abenduaren 19ko asteburua: eskuz binaka (kadeteak 1. eta 2. maila eta jubenilak 2. maila)
     
  • Abenduaren 26koa: eskuz binaka (kadeteak 3. maila)
     
  • Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); pala motza
     
  • Udaberria: joko gabi
     
  • Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); pala; errebotea

 

 

 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua atalean kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

 

 

 






Ir arriba