Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da 2021-22 denboraldia

2021/08/31 | Lehiaketa

Asteburuan (2021-09-05) ekingo diote 58. edizioari Euskal Herriko 6 taldek (tartean Gipukoako hiru: Behar Zana, Txost eta Zubieta); gauzak ondo, urriaren 3an jokatuko dute finala, Oiartzunen

Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan (2021-09-05), lehiaketa ofizialen 2021-22 denboraldia.

 

 

 

Euskal Herriko 6 taldek eman du izena 58. edizio honetan, eta Gipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta.

 

 

 

Bi multzotan lehiatuko dira parte-hartzaileak:


 

A MULTZOA

  1. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
  2. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  3. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)

 

B MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 5eko jardunaldian hasi eta 19kora bitarteanPartida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira

 

 

 

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Eguraldiak eta osasun egoerak ez badute baldintzatzen txapelketaren martxa, irailaren 26ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

 

 

 

Eta, hala, irabazleek urriaren 3an jokatuko lukete finala, Oiartzungo plazan.

 

 

 

Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebotea nagusiak atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.

 

 

 






Ir arriba