Zubietak irabazi du, berriz ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketa

2021/07/12 | Lehiaketa

Villabonako Behar Zana taldea hartu du mendean finalean,13-7ko emaitzarekin

Zubietak irabazi du, berriz ere, Gipuzkoako Errebote Txapelketa. Azken urteotako nagusitasuna agerian utzi zuten beste behin zubietarrek larunbatean, Villabonako Behar Zana taldearen kontra jokatutako finalean; 13-7ko emaitza lortuta, 2020-21 denboraldiko txapela ere jantzi dute: 

 

 

Uztailak 11, igandea, 10:30, Villabona-Errebote plaza
 

Errebotea, nagusiak
ZUBIETA (Ander Iruretagoyena, Joseba Aizpurua, Txomin Bordagaray, Jon Argote, Endika Garcia) 13 / 
BEHAR ZANA (Andoni Zabala, Beñat Iraola, Aratz Luisa, Beñat Karrera, Eneko Maiz) 7

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza-Errebotea nagusiak atalean dago ikusgai txapelketaren inguruko informazio guztia. Ikusgai, era berean, finalaren irudi bilduma, Argazki galeriak txokoan. Eta Historikoak atalean aurreko denboraldietako emaitzak, laburpenak eta datuak kontsulta daitezke.

 

 

 






Ir arriba