Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako finalak, han-hemenka, asteburuan

2021/03/17 | Lehiaketa

Ostiralean eta igandean izango dira jaialdiak: eskuz binakakoak Ataunen, Azkoitian, Azpeitian eta Amezketan, eta gomazko paletakoa Donostia-Altzan

Eskuz binakako lehia bukatuko da, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Jokatzeke dauden eskuz binakako final guztiak jokatuko dira, hain zuzen ere, jardunaldi honetan (2021-03-21), Gipuzkoako hainbat frontoitan. 

Final horiez gain, gizonezkoen gomazko paletako lehiako bi final ere izango dira: 22 urtez azpikoena eta nagusien 1. mailakoena.

 

 

 

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu finalen jaialdi guztiak:

 

 

Martxoak 19, ostirala, 11:00, Ataun-Auzoeta
 
 
1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila:
ATAUN (Artola-Contreras-Ramirez) / HERNANI (Iturbe-Urdangarin)
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila:
LAPKE (Ibarluzea-Kerejeta) / BEHAR ZANA 1 (Aranburu-Jauregi)

 


Martxoak 19, ostirala, 16:00, Azkoitia-Gurea

 
1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila:
LAPKE (Aldasoro-Erauskin) / AZKOITIA (Aldazabal-Egaña)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, 3. maila:
HERNANI 1 (Salaberria-Ortiz de Urbina) / TOLOSA 2 (Otaño-Zinkunegi)
 

 
 
Martxoak 21, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz
 
 
1. Eskuz binaka neska nagusiak:
SU-BERRI (Larrarte-Arrillaga) / ABANTZU (Agirre-Mendizabal)
 
2. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
OIARPE 1 (Zabaleta-Landa) / ILUNPE 2 (Odriozola-Egiguren)
 

 

 
Martxoak 21, igandea, 11:00, Amezketa-Larrunarri
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
LAPKE (Eguren-Garmendia) / EPLE (Aranburu-Odriozola)
 
2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
MUNDARRO (Loidi-Exposito-Sanchez) / EPLE (Urmeneta-Aranguren)


 

Martxoak 21, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 
 
1. Gomazko paleta mutilak 22 urtez azpikoak:
ALTZATARRA (Lasa-Etxabe) / REAL SOCIEDAD (Del Cura-Teran-Martinez)
 
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) / LOIOLATARRA (Salaberria-Aroztegi-Huegun)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan daude eskuragarri espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
 

 

 






Ir arriba