Lehiaketa berriz ere bertan behera, behin-behinean

2021/02/02 | Lehiaketa

 

 

 

 

 

 

Ikusirik:

 

  • Osasun egoerak okertzen jarraitzen duela eta 25 udalerri daudela egoera gorrian, pasa den osteguneko 16 udalerriekin alderatuz
     
  • Urtarrilaren 31ko jardunaldian jokatu den partiden portzentajea %28koa izan dela
     
  • Zenbait klubek komentatu digutela ez zaiela egokia iruditzen osasun egoera honetan jokatzen jarraitzea, ez dutela COVID-19ak eragindako aurkariaren ez agertze bati esker partidarik irabazi nahi edota zein zaila den etxeko partidak antolatzea
     
  • Gipuzkoako Txapelketaren amaiera data atzeratzeko abagunea izan dezakegula, oso litekeena delako Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehiaketa egutegia berregituratzea

 

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zera erabaki du:

 

  1. Trinketeko Eskuko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
     
  2. Trinketeko Paleta Argentinarreko Gipuzkoako Txapelketa bertan behera uztea, behin-behinean
     
  3. Ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa, 4 ½koa barne, partzialki bertan behera uztea
     
  4. Neurriak hartzea urtarrilaren 31ko asteburuan jokatzea aurreikusten ziren partidak eta COVID-19a dela-eta bertan behera gelditutakoak jokatu ahal izateko 

 

 

 

Gipuzkoako klubei helarazi diegu hau guztia eta xehetasun gehiago.

 

 

 

Animo denoi eta zaindu!

 

 

 






Ir arriba