Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, igandean, Donostia-Altzan

2021/01/18 | Lehiaketa

Eusko Jaurlaritzak baimena eman ondoren, federatuen txapelketei berrekingo zaie jardunaldi honetan; 10:00etan jokatuko dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, Donostiako Altza auzoan; bestetik, eta txapelketa berean, joko garbiko lehia ere hasiko da asteburuan

Eusko Jaurlaritzak "lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak" baimendu zituen hilaren 12an eta, ondorioz, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekiteko erabakia hartu zuen. Jardunaldi honetan (2021-01-24) hasiko dira txapelketa horiek, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, esaterako.

 

 

 

 

Bertan behera gelditu zen unetik berrekingo zaio Gipuzkoako Txapelketari. Eta, hala, txapelketa horretako denboraldiko lehendabiziko finalak izango dira, asteburuan: larruzko paletakoak. Ostegun eta ostiralean nagusien 1. mailako finalerdiak jokatuko dituzte eta, igandean, nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak, 10:00etan, Donostiako Altza auzoan:

 

Urtarrilak 24, igandea, 10:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Ezkerro-Begiristain,M.) / TOLOSA (Iraola-Laamirni)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
EPLE (Eyheramendi-Martinez) / REAL SOCIEDAD (Zumeta-Navarro)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Begiristain,J.-Vigeon) edo TXOST 2 (Mugika-Irigoien) / 
REAL SOCIEDAD 2 (Brosa-Andueza) edo OIANGU 1 (Luzuriaga-Alkorta-Berasategi-Andonegi)

 

Ostegunean, hilak 21, jokatuko dute finalerdia Real Sociedad 1 eta Txost 2 taldeek, 18:00etan, Donostia-Altzan. Eta frontoi berean, baina ostiralean, hilak 22, eta 18:30ean, Real Sociedad 2 eta Oiangu 1 taldeek.

 

 

 

 

Bestalde, beste espezialitate bati ekingo diote asteburuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: joko garbiko lehia hasiko da. 

 

 

4 talde izango dira nor baino nor gehiago, maila eta multzo bakarrean:

  1. Txost
  2. Zubieta 1
  3. Zubieta 2
  4. Zubieta 3

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 24ko jardunaldian hasi eta otsailaren 28kora bitartean.

 

 

Kanporaketen fasea etorriko da ondoren: martxoaren 7ko jardunaldian izango da finalerdia, eta martxoaren 14ko asteburuan jokatuko dute finala.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako, joko garbiko eta gainontzeko espezialitateetako lehien inguruko xehetasunak.

 

 

 






Ir arriba