Federatuen txapelketei berrekingo die Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak

2021/01/12 | Lehiaketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratutakoaren arabera, federatuen entrenamenduak eta lehiaketak baimentzen dira; urtarrilaren 24ko jardunaldian itzuliko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eta Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketa eta Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa hasiko dira; Eskola Kiroleko entrenamenduei ere berrekin ahal izango zaie, baina lehiaketa ez dago baimenduta kasu honetan

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur (2021-01-12) argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Gauzak horrela, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekingo die, urtarrilaren 24tik aurrera.

 

 

 

Alde batetik, bertan behera gelditu zen tokitik berrekingo zaio Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, urtarrilaren 24ko asteburuan; gainera, larruzko paletako finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte jardunaldi horretan bertan.

 

Eta, bestetik, beste txapelketa batzuei ere emango zaie hasiera, data berean: Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketari eta Eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketari.

 

 

 

Argitaratutakoaren arabera, “debekatuta dago ikusleak kirol-ekitaldietara joatea”.

 

 

 

Eskola Kirolari dagokionez, lehiaketa ez dago baimenduta (benjaminak, alebinak eta infantilak, errendimendukoak barne). Entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, “gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili”.

 

 

 

Albiste honi erantsita kontsulta eta deskarga daiteke Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak gaur argitaratutakoa.

 

 

 






Ir arriba