Zuzendaritza Batzorderako hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatu du Hauteskunde Batzordeak

2020/12/10 | Hauteskundeak

Era berean, aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu du; epe hori hilaren 15ean, asteartea, bukatuko da

Bukatzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.

 

 

 

Gaur (2020-12-10), zehazki, Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea bukatu da. Hauteskunde Batzordeak, bildurik, ondorengo akordioak hartu ditu:

 

  1. GEPFko Zuzendaritza Batzorderako aurkeztu den hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatzea
     
  2. Aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori hilaren 15ean, asteartea, bukatuko da

 

 

 

Hauexek dira, hain zuzen ere, aurkeztu den hautagaitza bakarraren kideak:

 

ABIZENAK

IZENA

KARGUA

 

 

 

Lete Andonegi

Itziar

Presidentea

Lertxundi Arratibel

Andoni

Presidenteordea

Lizaso Perez

Iñaki

Diruzaina

Astigarraga Lete

Nekane

Idazkaria

Argote Erkizia

Orkatz

Bokala

Epelde Agirre

Iker

Bokala

Iraola Calvo

Javier

Bokala

Lopetegi Rekalde

Itziar

Bokala

Osa Zubia

Josu

Bokala

 

 

 

Esan bezala, hilaren 15ean bukatuko da erreklamazioak egiteko epea. Egun horretan, erreklamazioak erabaki eta hautagaitza behin betiko aldarrikatuko du Hauteskunde Batzordeak. Izan ere, hilaren 16a izango litzateke hauteskunde eguna, baina hautagaitza bakarra egonik ez da beharrezkoa hauteskundeak egitea eta hautagaitza zuzenean aldarrikatzen da.

 

 

 

Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean.

 

 

 






Ir arriba